Tourreko 17. etapa Mikel Astarlozaren eskutik
Frantziako Tourra modu berezian ikusi eta entzuteko aukera izango dute gaur txirrindularitza zaleek Errenteria-Oreretan. Hala, xehetasun guztien berri izateko aukera bikaina izango dute gertutik. Izan ere, Mikel Astarloza txirrindulari pasaitarrak 17. ...
Frantziako Tourra modu berezian ikusi eta entzuteko aukera izango dute gaur txirrindularitza zaleek Errenteria-Oreretan. Hala, xehetasun guztien berri izateko aukera bikaina izango dute gertutik. Izan ere, Mikel Astarloza txirrindulari pasaitarrak 17. etaparen kontakizuna egingo du zuzenean Galtzarabordako kiroldegitik. Zehazki, taberna kafetegian egongo da txirrindularia, udal kirol patronatuak gonbidatuta. Antolatzaileek herritar guztiei egin diete deialdia ekitaldi horretan parte hartzeko. Astarlozak lehen eskutik emango du informazio osoa Tourrean izandakoa baita.
180 kilometroko epea
Gaurko etapa 180 bat kilometrokoa da. Frantziako eta Italiako errepideetan zehar ibiliko da, Frantziako Gap herritik Italiako Pinerolo herrira.