San Pedron du hitzordua San Miguel Ligak
Igandean, berriz, KAE 2 Ligako estropada izango da Pasaian; Hibaikak antolatutako V. Ikurrina jokatuko da. Zorionekoak eskualdeko arraunaren zaleak. Asteburuan etxetik gertu dituzte hiru estropada, hiruak ikuskizunaz gozatzeko modukoak. San Miguel Ligaren barruan, Pasaiako Portu Berriaren I. Bandera jokatuko da larunbatean San Pedron, 18:00. Ordu erdi lehenago, nesken estropada izango da, Gipuzkoako Ligaren barruko hirugarren jardunaldia. Igandean, berriz, Hibaikako V. Ikurrina jokatuko da Pasaiako bokalean, 12:30ean. Gaur hiru estropadetatik bi aurkeztu dituzte. San Miguel Ligako estropadaren aurkezpena, Portu Agintaritzan izan da, bera baita estropadaren babeslea. Aurkezpenean, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando eta San Pedroko presidente Josetxo Aranburu izan dira. Azaldu dutenez, aurtengo estropadak badu berrikuntza garrantzitsua. Estropada eremua badia barruan antolatuko dute, eta ez ohi bezala, bokaletik kanpoaldera eta erlojupean. Sei luze eta bost ziaboga osatu beharko dituzte traineruek. ETBk zuzenean emango du estropada, eta zaleek Donibanetik nahiz San Pedrotik ikusi ahalko dute. Hibaikako V. Ikurrina Madalenekin bat eginez, Hibaikak V. Ikurrina antolatu du iganderako. KAE 2 ligako estropadaren berri, udaleko Jose Manuel Ferradasek eta Hibaikako Alex Orena eta Elixabete Pescador arraunlariek eman zuten. Igandeko estropada erlojupekoa izango da. Sei traineruko bina talde osatuko dituzte, sailkapenaren arabera, eta minutura irtengo dira traineruak. Lau luze, hiru ziaboga, eta orotara hiru itsas [...]
Igandean, berriz, KAE 2 Ligako estropada izango da Pasaian; Hibaikak antolatutako V. Ikurrina jokatuko da.
Zorionekoak eskualdeko arraunaren zaleak. Asteburuan etxetik gertu dituzte hiru estropada, hiruak ikuskizunaz gozatzeko modukoak. San Miguel Ligaren barruan, Pasaiako Portu Berriaren I. Bandera jokatuko da larunbatean San Pedron, 18:00. Ordu erdi lehenago, nesken estropada izango da, Gipuzkoako Ligaren barruko hirugarren jardunaldia. Igandean, berriz, Hibaikako V. Ikurrina jokatuko da Pasaiako bokalean, 12:30ean.
Gaur hiru estropadetatik bi aurkeztu dituzte. San Miguel Ligako estropadaren aurkezpena, Portu Agintaritzan izan da, bera baita estropadaren babeslea. Aurkezpenean, Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando eta San Pedroko presidente Josetxo Aranburu izan dira.
Azaldu dutenez, aurtengo estropadak badu berrikuntza garrantzitsua. Estropada eremua badia barruan antolatuko dute, eta ez ohi bezala, bokaletik kanpoaldera eta erlojupean.
Sei luze eta bost ziaboga osatu beharko dituzte traineruek. ETBk zuzenean emango du estropada, eta zaleek Donibanetik nahiz San Pedrotik ikusi ahalko dute.
Hibaikako V. Ikurrina
Madalenekin bat eginez, Hibaikak V. Ikurrina antolatu du iganderako. KAE 2 ligako estropadaren berri, udaleko Jose Manuel Ferradasek eta Hibaikako Alex Orena eta Elixabete Pescador arraunlariek eman zuten.
Igandeko estropada erlojupekoa izango da. Sei traineruko bina talde osatuko dituzte, sailkapenaren arabera, eta minutura irtengo dira traineruak. Lau luze, hiru ziaboga, eta orotara hiru itsas milia osatu beharko dituzte traineruek.
Herritarrak trainerua animatzera joan daitezen eskatu zuten Hibaikakoek.