Kanpo kaiaren egitasmorako moratoria eskatu du Greenpeacek
Kaia handitzeko dauden proiektuen artetik «jasanezinena» Pasaiakoa dela iritzi dio Greenpeacek. Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoa gelditu beharra dagoela iritzi dio Greenpeacek. Moratoria bat eskatu berri du proiektuarentzat, talde ekologistaren ustez...
Kaia handitzeko dauden proiektuen artetik «jasanezinena» Pasaiakoa dela iritzi dio Greenpeacek.
Pasaiako kanpo kaiaren egitasmoa gelditu beharra dagoela iritzi dio Greenpeacek. Moratoria bat eskatu berri du proiektuarentzat, talde ekologistaren ustez, Pasaiakoa delako Espainiako Estatuan kaiak handitzeko dauden egitasmoen artetik «jasanezinena».
Itsasertzaren egoeraren azterketa
Gaur egin du eskaera Greenpeacek, Destrucción a toda costa izenburuko txostenaren aurkezpenaren barruan. Aipatu txostenean Espainiako kostaldearen azterketa egiten du talde ekologistak, eta aurten zehazki portuen egoerari erreparatu diote. Greenpeacek jakinarazi duenez, Espainiako estatuan dauden 28 Portu Agintaritzetatik 20k kaiak handitzeko egitasmoak landu dituzte.