Hondarribia Musik & Arts festibala larunbatean hasiko dute
Musik & Arts izeneko festibala egingo dute lehen aldiz larunbatean hasi eta aste betez Hondarribian. Musika eta artea fusionatuko dituen ekimen berritzailea Udaleko areto nagusian aurkeztu zuten atzo goizean, eta Aitor Kerejeta alkatea, Iñaki Etxepare jaialdiaren zuzendaria eta Esther Barandiaran, Musika eskolako irakaslea bertan izan ziren. «Hondarribiarentzat ohore bat da kalitatezko jaialdi honen egoitza izatea», esan du Aitor Kerejtak, Hondarribiko alkateak. «Lehen urtea da, eta ziur datozen egunetan asko entzungo dugula honen inguruan, eta herrian sendo errotuko den zerbait dela, kalitate eta ingurune bikainak ditu eta horretarako, Paradorea, Arma Plaza eta Goiko Errota kasu. Gainera, Hondarribia kultur aldetik Gipuzkoan eta Euskal Herrian erreferente izateko bidean beste urrats bat da, Blues Jaialdiaren ondoren». Musika eta artea Hondarribia Musik & Arts jaialdiaren filosofia hainbat arte elkartzea da, hitzaldi, liburu, aurkezpen, kontzertu eta abarren bidez. Adin guztiei zuzendua da, izan ere ideia eta zaletasun anitz biltzen ditu: dantza, historia, eskultura, musika ekoizpena… Barrokoa, opera nahiz biolin elektrikoa izango dira entzungai eta jaialdiaren hasiera Gipuzkoa Plazan izango da larunbatean. Bertan, Bach y el Mar, Cello Suites in Hondarribia, aurkeztuko dute, eta musika, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte.
Musik & Arts izeneko festibala egingo dute lehen aldiz larunbatean hasi eta aste betez Hondarribian. Musika eta artea fusionatuko dituen ekimen berritzailea Udaleko areto nagusian aurkeztu zuten atzo goizean, eta Aitor Kerejeta alkatea, Iñaki Etxepare jaialdiaren zuzendaria eta Esther Barandiaran, Musika eskolako irakaslea bertan izan ziren.
«Hondarribiarentzat ohore bat da kalitatezko jaialdi honen egoitza izatea», esan du Aitor Kerejtak, Hondarribiko alkateak. «Lehen urtea da, eta ziur datozen egunetan asko entzungo dugula honen inguruan, eta herrian sendo errotuko den zerbait dela, kalitate eta ingurune bikainak ditu eta horretarako, Paradorea, Arma Plaza eta Goiko Errota kasu. Gainera, Hondarribia kultur aldetik Gipuzkoan eta Euskal Herrian erreferente izateko bidean beste urrats bat da, Blues Jaialdiaren ondoren».
Musika eta artea
Hondarribia Musik & Arts jaialdiaren filosofia hainbat arte elkartzea da, hitzaldi, liburu, aurkezpen, kontzertu eta abarren bidez. Adin guztiei zuzendua da, izan ere ideia eta zaletasun anitz biltzen ditu: dantza, historia, eskultura, musika ekoizpena…
Barrokoa, opera nahiz biolin elektrikoa izango dira entzungai eta jaialdiaren hasiera Gipuzkoa Plazan izango da larunbatean. Bertan, Bach y el Mar, Cello Suites in Hondarribia, aurkeztuko dute, eta musika, dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte.