Betiko garaietako argazkiak
Betiko Xanti eta Maialen. Betiko banda. Betiko txupinazoa. Urteak daramatzate madalenetako ikur izaten, eta egun ere halaxe izaten jarraitzen dute. Horren erakusle da 1917ko madalenetan Udal Musika Bandari ateratako irudia, edota 60eko hamarkadako txupinazoa eta erraldoi eta buruhandien martxa. Momentu horiek bizi zituztenek buruan grabatuta izango dituzte irudi horiek; han izan ez zirenek, ordea, beste irtenbide bat daukate garai bateko madalenak zein herrian egiten ziren beste festak ezagutzeko: Errenteriako seme-alabak 1926-1970 erakusketa. Hilabete bukaerara arte egongo da Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era ikus daiteke, eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara. Hilaren 21. Arratsaldeko zazpiak. Herriko Enparantza. Banda albo batean, eta plaza, bitartean, leporaino beteta. Ez da gaur eguneko txupinazoaren deskribapena. Duela 50 urte ere egoera berbera errepikatzen zela ikus daiteke argazki zaharretan. Beste adibide bat: Xanti eta Maialen. 1955ean gaur egun bezala haurrak buruhandien maskurietatik iheska ibiltzen ziren erraldoiak jira eta bira herriko kaleetan barrena dantzan ibiltzen ziren bitartean. Erakusketan ere 1920ko egitaraua ikus daiteke. Orduko hainbat ekimen egun egiten ez diren arren, beste hainbeste oraindik mantentzen dira: pilota partidak, su artifizialak, zezen suzkoa… Konparaketa ugari egin daitezke historian zehar izandako madalenen artean, eta seguru ez direla alderatzeko modukoak ere, baina urteak joan eta urteak gauza batzuk ez dira [...]
Betiko Xanti eta Maialen. Betiko banda. Betiko txupinazoa. Urteak daramatzate madalenetako ikur izaten, eta egun ere halaxe izaten jarraitzen dute. Horren erakusle da 1917ko madalenetan Udal Musika Bandari ateratako irudia, edota 60eko hamarkadako txupinazoa eta erraldoi eta buruhandien martxa.
Momentu horiek bizi zituztenek buruan grabatuta izango dituzte irudi horiek; han izan ez zirenek, ordea, beste irtenbide bat daukate garai bateko madalenak zein herrian egiten ziren beste festak ezagutzeko: Errenteriako seme-alabak 1926-1970 erakusketa. Hilabete bukaerara arte egongo da Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era ikus daiteke, eta jaiegunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara.
Hilaren 21. Arratsaldeko zazpiak. Herriko Enparantza. Banda albo batean, eta plaza, bitartean, leporaino beteta. Ez da gaur eguneko txupinazoaren deskribapena. Duela 50 urte ere egoera berbera errepikatzen zela ikus daiteke argazki zaharretan.
Beste adibide bat: Xanti eta Maialen. 1955ean gaur egun bezala haurrak buruhandien maskurietatik iheska ibiltzen ziren erraldoiak jira eta bira herriko kaleetan barrena dantzan ibiltzen ziren bitartean.
Erakusketan ere 1920ko egitaraua ikus daiteke. Orduko hainbat ekimen egun egiten ez diren arren, beste hainbeste oraindik mantentzen dira: pilota partidak, su artifizialak, zezen suzkoa…
Konparaketa ugari egin daitezke historian zehar izandako madalenen artean, eta seguru ez direla alderatzeko modukoak ere, baina urteak joan eta urteak gauza batzuk ez dira aldatzen. Eta ziur batean zein bestean aldatzen ez dena festarako gogoa dela.
Aurtengo madalenetan argazki horiek ikustea izan daiteke festetako momentu lasaienetarako plan bat. Erakusketako argazki oin batean azaltzen den bezala: «Nolako xarma duten argazki zahar hauek begiratzen dituenarentzat; pentsamentuak garai horretara joaten zaizkio urteak aurrera doazen heinean horiztatu diren irudi horien bidez».