Berdintasun Kontseiluak emakumeen hiru talde babestuko ditu
Herriko taldeen artean lehiaketa egin ondoren, Berdintasun Kontseiluak hiru talde aukeratu ditu 2011-2012 denboraldian espontsorizatzeko. Honakoak dira: Hibaika Arraun Elkartea, EAT Errenteriako Atletismo Taldea eta Ereintza eskubaloi elkartea. Hiru talde horiek aurkeztu diren zortzi taldeen artean emakumeen presentzia eta parte hartze arloetan puntu gehien lortu dituztenak izan dira, Berdintasun Kontseiluaren arabera. Hiru talde horiez gain, honakoak izan dira aurkeztutako gainontzekoak: Beti Ona, Saski Oiarso saskibaloi taldea, Touring, Rentoks beisbol eta softbol taldea eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea. Horrenbestez, babesa lortu duten taldeek 2.000 euroko diru laguntza, Berdintasun Kontseiluaren irudia, elkarteko giza baliabideen eta baliabide materialen erabileran parekotasuna eta komunikabideei lotutako sustapena lortu dituzte. Berdintasun Planean kirol eremuan jasotako helburuekin bat egiten duten taldeak izan ditu kontuan kontseiluak espontsorizatzerako garaian. Hala nola, klubean emakumeek duten presentzia (zuzendaritzan, talde teknikoan edota kirolarien artean), emakumeak lehia ofizialetan hasi diren lehen urtea, horietan dauden emakumeak, kirola sustatzeko planik baduten ala ez… Horrekin batera taldeko zenbait alderdi ere kontuan izan ditu: zenbat emakume dauden, talde teknikoan emakumeek duten presentzia, zein kategoriatan jokatzen duten… Hori guztia kontuan izan dute talde bakoitza ebaluatzerako garaian, eta guztien artean puntu gehien lortu dituzten taldeak Hibaika eta EAT izan dira bakoitzak 68na punturekin. Hurrengo tokian Ereintza Elkartea geratu da 64 [...]
Herriko taldeen artean lehiaketa egin ondoren, Berdintasun Kontseiluak hiru talde aukeratu ditu 2011-2012 denboraldian espontsorizatzeko. Honakoak dira: Hibaika Arraun Elkartea, EAT Errenteriako Atletismo Taldea eta Ereintza eskubaloi elkartea.
Hiru talde horiek aurkeztu diren zortzi taldeen artean emakumeen presentzia eta parte hartze arloetan puntu gehien lortu dituztenak izan dira, Berdintasun Kontseiluaren arabera. Hiru talde horiez gain, honakoak izan dira aurkeztutako gainontzekoak: Beti Ona, Saski Oiarso saskibaloi taldea, Touring, Rentoks beisbol eta softbol taldea eta Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkartea.
Horrenbestez, babesa lortu duten taldeek 2.000 euroko diru laguntza, Berdintasun Kontseiluaren irudia, elkarteko giza baliabideen eta baliabide materialen erabileran parekotasuna eta komunikabideei lotutako sustapena lortu dituzte.
Berdintasun Planean kirol eremuan jasotako helburuekin bat egiten duten taldeak izan ditu kontuan kontseiluak espontsorizatzerako garaian. Hala nola, klubean emakumeek duten presentzia (zuzendaritzan, talde teknikoan edota kirolarien artean), emakumeak lehia ofizialetan hasi diren lehen urtea, horietan dauden emakumeak, kirola sustatzeko planik baduten ala ez…
Horrekin batera taldeko zenbait alderdi ere kontuan izan ditu: zenbat emakume dauden, talde teknikoan emakumeek duten presentzia, zein kategoriatan jokatzen duten…
Hori guztia kontuan izan dute talde bakoitza ebaluatzerako garaian, eta guztien artean puntu gehien lortu dituzten taldeak Hibaika eta EAT izan dira bakoitzak 68na punturekin. Hurrengo tokian Ereintza Elkartea geratu da 64 punturekin. Espontsorizaziorik gabe geratu dira: Oarsoaldea Igeriketa Elkartea 63 punturekin, Rentoks Beisbol eta Softbol taldea 60 punturekin, Saski Oiarso saskibaloi taldea 46 punturekin, Beti Ona 42 punturekin eta Touring 41 punturekin.
Emakume federatuak gizon federatuen erdia
Lehiaketa hori herriko taldeetan emakumeek duten presentzia eta parte hartzearen gaineko informazioa lortzeko baliagarria izan zaio Berdintasun Kontseiluari. Hala, hainbat ondorio atera ditu. Esate baterako, emakume federatuen kopurua gizon federatuenaren erdia da: gizonak 600 dira eta emakumeak 300. Gainera, federatuta daudenen herenak talde bakarrean daude.
Horrez gain, zortzi taldeetatik bakarra da bazkideen artean emakume gehiago dituena. Zuzendaritzetan ere antzeko egoera da nagusi: gehienak gizonak dira; bi klubetako zuzendaritzetan baino ez dira emakumeak %40ra iristen. Talde teknikoan, azkenik, bitan baino ez daude gizonak baino emakume gehiago.