Baginaren bakarrizketak antzezlana igandean Santiago kalean
Baginaren bakarrizketak komedia igandean gaueko 22:30ean Santiago kalean izango da. Txalo produkzioak ekoitzitako antzezlana euskaraz eta doan izango da. Baginaren bakarrizketak egindako elkarrizketa batzuen emaitza da, eta horretarako adin, arraza, ma...
Baginaren bakarrizketak komedia igandean gaueko 22:30ean Santiago kalean izango da. Txalo produkzioak ekoitzitako antzezlana euskaraz eta doan izango da. Baginaren bakarrizketak egindako elkarrizketa batzuen emaitza da, eta horretarako adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200etik gorako emakumeri egin zieten elkarrizkera.
Obraren helburua da emakumeak euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen dituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre uztea. Baginaren bakarrizketak gehien antzeztu den testu garaikideetako bat da, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamika sortu egiten du, eta lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea.
Umorea, samurtasuna eta tarteka izua adieraziz, bi aktoreek ematen diete ahotsa istorio sare honetako emakume protagonistei, eta beraiek bezala, barrearen ondoan poesia eta probokazioa jartzen dute.