Aste beteko kontzentrazioa egingo du Betis taldeak Hondarribian
Aurten lehen mailara igo den Real Betis Balompié futbol taldea gaurtik Hondarribian kontzentratuta egongo da uztailaren 25a arte. Talde andaluziarrak txapelketa bat jokatuko du Baionan eta beste bat Irunen, eta Hondarribia hautatu du kontzentrazioa e...
Aurten lehen mailara igo den Real Betis Balompié futbol taldea gaurtik Hondarribian kontzentratuta egongo da uztailaren 25a arte. Talde andaluziarrak txapelketa bat jokatuko du Baionan eta beste bat Irunen, eta Hondarribia hautatu du kontzentrazioa egiteko.
Juan Mari Altuna alkateordeak harrera egin die Rio Bidasoa hotelean, Hondarribian ahalik eta hobekien egon daitezen desiratu dielarik. Bertan egon dira Miguel Guillén Betiseko presidentea, Rafael Gordillo Fundación Real Betis-eko presidentea, Victor Antequera delegatua eta Pilar Valenciano, Hondarribiko Udaleko Kirol teknikaria.
Bestis taldea Hondartzan entrenatuko da gaur arratsaldean, eta Hondartza Kiroldegiko instalakuntzak erabiliko ditu ariketak egiteko.