Yarza eta Cazorla, Gazteriaren Olinpiar Jokoetara doaz
Larunbat honetatik aurrera jokatuko dituzte Turkiako Trabzon hirian Europako Gazteriaren Olinpiar Jokoak. Bertan, Oarso Bidasoko bi judokek hartuko dute parte: Lidia Yarza hondarribiarrak eta Xabier Cazorla lezoarrak. Espainiako selekzioak hautatu ditu bertan lehiatzeko.
Yarzak 70 kilo baino gehiagoko mailan hartuko du parte. Cazorlak, berriz, 66 kiloz azpiko kategorian hartuko du parte. Yarzak zazpigarren serie-buru bezala hasiko du txapelketa, Europako ranking-ean oinarrituta.
Pasa den hilean, bi kirolari horiek Maltako Cottonera herrian jokatu zituzten Europako Judo Txapelketetan hartu zuten parte.
Yarza, zazpigarren Maltan
Nazioarteko mailako aurrekaririk hurbilena da Maltakoa. Orduan, Cazorlak 66 kiloz azpiko kategorian lehiatu zen, eta ezin izan zuen lehenengo borrokaldia gainditu. Evgeniy Sholos israeldarrak gainditu zuen. 27 judokek hartu zuten parte kategoria horretan.
Lidia Yarzak ezta ezin izan zuen garaipenik lortu. 70 kiloz gaineko kategorian Jelizaveta Kalanina ukrainarrak gainditu zuen. Bigarren aukera izan zuen Ama Guadalupekoa taldeko judokak, baina Kristina Usova errusiarraren kontra galdu zuen. Yarzak txapelketan izan zituen bi arerioak bigarren aukera izan zutenen txapeldunak izan ziren, eta brontzezko domina jaso zuten errusiarrak eta ukrainarrak. Horregatik, zazpigarren postuan gelditu zen Yarza.