Herriko bestak ospatuko dituzte asteburuan Pausun
Ostirala eta igandea artean Pausuko bestak ospatuko dituzte, Santiagoren omenez. Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta estalpe bat jarriko ute eguraldi txarrak ekitaldiak bertan behera utzi ez dezan. Asteburuaren aurretik, mus txapelketa antolatu du X...
Ostirala eta igandea artean Pausuko bestak ospatuko dituzte, Santiagoren omenez. Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta estalpe bat jarriko ute eguraldi txarrak ekitaldiak bertan behera utzi ez dezan. Asteburuaren aurretik, mus txapelketa antolatu du Xaia ostatuak ostegunean, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Sari anitz izanen dituzte banatzeko. Bikote irabazleak 400 euro eramango ditu, eta bigarrenak arkume bat. Izena emateko deitu telefono honetara: 0559 20 76 10. Bakalau elkarteak antolatzen du, eta bestetan egunero taloak eta xingarra prestatuko dutela jakinarazi dute.
Pausuko Bestetako egitaraua
Hilaren 22, ostirala:
- 19:00etan fitness maratoia.
- 21:00etan Xaia ostatuan sagarnotegi menua, Nahas taldeak animaturik (erreserbatzeko: 0059 207610).
- 22:00etan dantzaldia Xitoak taldearekin.
Hilaren 23, larunbata
- 10:00etatik 18:00etara haurrentzako jolasak.
- 20:30etan afari herrikoia, estalpean (erreserbatzeko, 15:00etatik aurrera, bertan).
- 21:00etan euskal kantak Alaiak taldearekin. Xaia ostatuan sagarnotegi menua, Gau Pasa taldeak animaturik (erreserbatzeko: 0059 207610).
- 23:00etan dantzaldia Larzenak taldearekin; 00:00etan su artifizialak.
Hilaren 24, ostirala:
- 11:30ean mutxikoak.
- 12:00etan aperitifa Xaia ostatuan.
- 14:00etan herri bazkaria Xaia ostatuan, Kuxkuxtu tabernak animaturik (erreserbatzeko: 0059 207610)
- 16:00etan Kale antzerkia Hop Hop konpainiarekin.
- 17:30ean herri kirolak: HKB Urruña eta Oleta taldeen arteko desafioa, Luixa musika eta dantza taldeak animaturik.
- 19:00etan irlandar musika kontzertua Cel 3 taldearekin.
- 20:00etatik 23:00etara L’armee du Talus eta Kiki Bordatxo taldeen kontzertuak.