Europako Batasunak antxoa kuota bikoiztu du Bizkaiko Golkoan
29.700 tona antxoa harrapatu ahal izango da 2012ko ekainaren 30a bitartean. Bizkaiko Golkoan 98.450 tona antxoa dagoela dio onartu berri den araudiak. Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza ministroen kontseiluak Bizkaiko Golkoan harrapatu ...
29.700 tona antxoa harrapatu ahal izango da 2012ko ekainaren 30a bitartean. Bizkaiko Golkoan 98.450 tona antxoa dagoela dio onartu berri den araudiak.
Europako Batasuneko Nekazaritza eta Arrantza ministroen kontseiluak Bizkaiko Golkoan harrapatu daiteken antxoa kopurua bikoiztea erabaki du. 2012. urteko ekainera arte, modu horretan, 29.700 tona antxoa hartu ahal izango da guztira. Aurreko kanpainan 15.600 tona zen gehieneko antxoa arrantza muga.
Azken aldiko ikerketek antxoaren egoera hobetu egin dela erakutsi dute. Onartu berri den araudiak dio 98.450 tona antxoa dagoela gutxi-gorabehera. Hiru urte eta erdiko etenaldiaren ostean iaz urtarrilean kendu zuen Europako Batasunak antxoa harrapatzeko debekua.