Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Epaiketak iraun artean espetxera bidali dituzte Urbe, Mujika eta Zabala

Gaur izan da Oarsoaldeko hamazazpi gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioa. Goizean epaileak iragarri du saio bikoitza izango zela, goizean eta arratsaldean, baina azkenean ez da hala izan. Goizez bakarrik egin dute saioa, 10:00etatik 14:30ak aldera. Gazte guztiek deklaratu dute, eta guztiek ukatu dituzte euren kontrako akusazioak. Baita atzo epaiketara aurkeztu ez ziren hiru gazteek ere. Gaur eguerdian bertan eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera atzo arratsean Errenteria-Oreretan atxilotu zituzten Egoitz Urbe, Oihana Mujika eta Iker Zabala gazteak. Sagarzazu, absolbituta Auzipetutako gazteetako bat, Imanol Sagarzazu kargurik gabe utzi dute gaurko saioan. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak haren kontrako karguak erretiratu dituzte. Horrenbestez, absolbituta geratu da Sagarzazu. Gainontzeko hamasei gazteek auzipetuta jarraitzen dute. Urbe, Mujika eta Zabala Atzo arratsaldean atxilotzeko saiakera bat egin ondoren, arratsean atxilotu zituzten Oihana Mujika eta Iker Zabala oiartzuarrak eta Egoitz Urbe oreretarra, Errenteria-Oreretako Foru plazan. Gaur eguerdian eraman dituzte Auzitegi Nazionalera, eta gainontzekoek bezala deklaratu dute. Fiskaltzak hirurak kartzelara bidaltzeko eskaera egin du, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta. Defentsak, aldiz, ihes ez dutela egingo argudiatu du, atzo horretarako aukera izanda ere, ihes ez zutelako egin. Bi aldeak entzunda, hiru gazteak kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak. Hirurak kartzelan edukiko dituzte epaiketak iraun bitartean. Epailearen erabakiaren arabera, datorren astean epaiketak jarraitu [...]

admin
Bidasoa
2011/07/19

Gaur izan da Oarsoaldeko hamazazpi gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioa. Goizean epaileak iragarri du saio bikoitza izango zela, goizean eta arratsaldean, baina azkenean ez da hala izan. Goizez bakarrik egin dute saioa, 10:00etatik 14:30ak aldera.

Gazte guztiek deklaratu dute, eta guztiek ukatu dituzte euren kontrako akusazioak. Baita atzo epaiketara aurkeztu ez ziren hiru gazteek ere.

Gaur eguerdian bertan eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera atzo arratsean Errenteria-Oreretan atxilotu zituzten Egoitz Urbe, Oihana Mujika eta Iker Zabala gazteak.

Sagarzazu, absolbituta
Auzipetutako gazteetako bat, Imanol Sagarzazu kargurik gabe utzi dute gaurko saioan. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak haren kontrako karguak erretiratu dituzte. Horrenbestez, absolbituta geratu da Sagarzazu.

Gainontzeko hamasei gazteek auzipetuta jarraitzen dute.

Urbe, Mujika eta Zabala
Atzo arratsaldean atxilotzeko saiakera bat egin ondoren, arratsean atxilotu zituzten Oihana Mujika eta Iker Zabala oiartzuarrak eta Egoitz Urbe oreretarra, Errenteria-Oreretako Foru plazan. Gaur eguerdian eraman dituzte Auzitegi Nazionalera, eta gainontzekoek bezala deklaratu dute.

Irudian, Iker Zabala atxilotu zuten momentua.

Irudian, Iker Zabala atxilotu zuten momentua.

Fiskaltzak hirurak kartzelara bidaltzeko eskaera egin du, ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta.

Defentsak, aldiz, ihes ez dutela egingo argudiatu du, atzo horretarako aukera izanda ere, ihes ez zutelako egin.

Bi aldeak entzunda, hiru gazteak kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak.

Hirurak kartzelan edukiko dituzte epaiketak iraun bitartean.

Epailearen erabakiaren arabera, datorren astean epaiketak jarraitu du, eta epaiketa bukatu ondoren geratu beharko lukete aske hirurek. Aldaketarik ez bada, datorren astean izango du segida epaiketak, eta irailean ez da saiorik izango.

Epaiketa irailera atzeratuko balute, kartzelan jarraitu beharko lukete gazte horiek. Baina azken aukera hori ez dela izango jakinarazi du, printzipioz, epaileak.

Polizien txanda
Epaiketaren hirugarren saioa izango da biharkoa. 10:00etan jarri dute hasteko hitzordua, aurreko egunetan bezala (nahiz eta atzo 11:30ean hasi zen bista).

Atxiloketak egin zituzten eta operazioan parte hartu zuten polizien txanda da gaur. Horiek deklaratuko dute.

Datorren astean berriro
Biharkoa izango da aste honetako azken saioa. Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuek datorren astean itzuli beharko dute Madrilera, euren kontrako epaiketak jarraituko duelako.

Datorren asteko saioetako egunak eta ordutegiak ez dituzte zehaztu oraindik.

Hamasei gazte auzipetuenganako elkartasun ekimenek ez dute etenik
Madrilen Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketak jarraitzen duen bitartean, horienganako elkartasun ekimenek ez dute etenik izan.

Gaur eguerdiko elkarretaratzea, Foru plazan

Gaur eguerdiko elkarretaratzea, Foru plazan

Atzo eta gaur egin duten bezala, bihar ere elkarrateratzeak eta batzar informatiboak deitu dituzte. 12:30ean eta 19:30ean izango dira, eta Foru plazan egingo dituzte. Horrekin batera 17:30ean hitzaldia egingo dute TAT Torturaren Aurkako Taldeko kideek plaza horretan bertan.

Bihar izango da aste honetako Oarsoaldeko gazte auzipetuen aurkako epaiketaren azken saioa eta horregatik gazte auzipetuen senideei ongietorria egingo diete. Ez dago jakiterik gaurko saioa noiz amaituko den, ezta noiz iritsiko diren herrira ere, beraz, herritarrei adi egoteko eskatu diete.

Gazteen kontrako epaiketak datorren astean jarraituko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.