Agenda: Musikiruneko kontzertuak
Ostiralean hasiko dira Irungo Udalak eta Phantom Studios diskoetxeak antolatu duten Musikirun I. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu diren taldeen kontzertuak. Abuztuaren 20a bitarte ostiral eta larunbatero emanaldiak egongo dira Street End tabe...
- Ostiralean hasiko dira Irungo Udalak eta Phantom Studios diskoetxeak antolatu duten Musikirun I. Maketa Lehiaketako azken faserako sailkatu diren taldeen kontzertuak. Abuztuaren 20a bitarte ostiral eta larunbatero emanaldiak egongo dira Street End tabernan. Abuztuaren 27n finala izango da, Urdanibia plazan. Bertan lau talde ariko dira: hiru epaimahaiak aukeratutakoak eta beste bat publikoaren bozka gehien jasotzen dituena.
- Hilak 22. The Inductions eta Apostasia (sailkatze faseko saio guztiak 21:00etan, Street End tabernan).
- Hilak 23. Pangrama, Black People eta Dynasti.
- Hilak 30. Rosewod.
- Abuztuak 5. JuneCS eta Luz de Putas.
- Abuztuak 6. Arthis eta Big Brown Beavers.
- Abuztuak 12. Draken eta Planta Baja.
- Abuztuak 13. Yellow Page eta The Rises.
- Abuztuak 19. Mörgue eta Black Absinthe.
- Abuztuak 20. Ydilia eta Dress like a Woman.
- Abuztuak 27. Finala, Urdanibia plazan, 22:00etan.