Jaiei agur, Emakumeen XV. danborradarekin
Bukatu dira karmenak. Emakumeen danborradak eman zien atzo arratsaldean bukaera jaiei, eta eguraldia lagundu ez arren, euriak ez zuen jaia zapuzterik lortu. Berezia zen atzoko hitzordua, Trintxerpeko emakumeen danborradak XV. aldia baitzuen. Emakumeak ...
Bukatu dira karmenak. Emakumeen danborradak eman zien atzo arratsaldean bukaera jaiei, eta eguraldia lagundu ez arren, euriak ez zuen jaia zapuzterik lortu.
Berezia zen atzoko hitzordua, Trintxerpeko emakumeen danborradak XV. aldia baitzuen. Emakumeak laguntzen urte hauetan guztietan danborradan Mister izandako gizonak irten ziren kalez kale, 80 inguru. Ondoren urteurrena ospatzeko afaria egin zuten denek elkarrekin.
Asteburuan jendetza
Atzo ez bezala, larunbateko marinelen danborrada enblematikoak, eguzkia izan zuen lagun, baita herri kirolek eta bertso saioak ere. Gauean berriz, giro paregabea izan zen rock kontzertuan.