Ibai Albak irabazi du Julio Montoya Oroitaldia
16 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Ibai Alba hernaniarrak Julio Montoya herri lasterketaren bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bera izan zen azkarrena, herenegun Trintxerpeko karmenen barruan egin zen lasterketan. Jokin Redondo zumaiarra izan...
16 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Ibai Alba hernaniarrak Julio Montoya herri lasterketaren bost kilometroko ibilbidea osatzeko. Bera izan zen azkarrena, herenegun Trintxerpeko karmenen barruan egin zen lasterketan. Jokin Redondo zumaiarra izan zen bigarrena, eta Hondarribiko Iñiko Tumas hirugarren. Laugarren postuan iritsi zen lehen pasaitar Igor Fuentes. Emakume bakarrak parte hartu zuen lasterketan. Amaia Martinez de Alkizak 25’ 45’’ko denbora egin zuen.