Azpeitiak 7. eta 9. postuak eskuratu ditu Europan
Maitane Azpeitia herriko atletak bederatzigarren postua eskuratu du Europako 23 urtez azpiko txapelketan. Luzera-jauzian, finalera pasatu ondoren, 6,26 metroko saltoa egin zuen, eta ez zuen lehenengo postuetan egoterik izan. Salto hirukoitzean, berriz,...
Maitane Azpeitia herriko atletak bederatzigarren postua eskuratu du Europako 23 urtez azpiko txapelketan. Luzera-jauzian, finalera pasatu ondoren, 6,26 metroko saltoa egin zuen, eta ez zuen lehenengo postuetan egoterik izan. Salto hirukoitzean, berriz, finalera pasatzea ere lortu zuen, eta azkenean zazpigarren postuan geratu zen, 13,47 metroko saltoarekin. Denboraldiko marka pertsonal onena egin du horrekin.