Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

“Tramitea izango da epaiketa; epaia aurrez idatzita dago”

Oarsoaldeko hamazazpi gazte epaituko dituzte astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean. San Fernando de Henaresen (Madril) epaituko dituzten gazteei Segiko kide izatea leporatzen diete. 2008ko apirilaren 18an, goizaldean, hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Handik lau egunera beste hamabi gazteren bila joan zen polizia, baina bi topatu zituzten etxean, eta atxilotu egin zituzten. Atzeman ez zituzten hamarretik zortzik uztailaren 1ean, eguerdian, prentsaurrekoa eman zuten, euren egoera salatzeko. Gazte horiek epailearen aurrean bere burua aurkeztu nahi zutela esan zuten, baina ez zuten erantzunik jaso. Egun hartan bertan, arratsaldean, Donostiako Guardiako Auzitegira joan ziren euren burua aurkeztera, baina kalez jantzita zihoazten hainbat poliziek atxilotu zituzten. Atxilotu zituzten gazte guztiak inkomunikatu zituzten, eta horietako batzuek torturak jasan zituztela salatu zuten. 11 gazte espetxean egon ziren, hainbat hilabetez. Horrela, denentzako zortzina urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVTk), berriz, zortzi urte eskatzen ditu hamahiru gazterentzako, eta gehiago beste laurentzako. 2009an hiru gazte absolbitu zituzten. “Espainiako errepresio estrategiaren barruan” Auzipetuta dauden bi gaztek, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza oreretarrek, atxiloketa horiek eta ondorengo auzipetzeak “Espainiako Estatuaren errepresio estrategiaren barruan” kokatu dituzte.  “Duela hiru urte prozesua hautsi zen, negoziazioak eten ziren. Rubalcaba jaunak iragarri zuen ez dakit zenbat [...]

admin
Bidasoa
2011/07/15

Oarsoaldeko hamazazpi gazte epaituko dituzte astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalean. San Fernando de Henaresen (Madril) epaituko dituzten gazteei Segiko kide izatea leporatzen diete.
2008ko apirilaren 18an, goizaldean, hamar gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz. Handik lau egunera beste hamabi gazteren bila joan zen polizia, baina bi topatu zituzten etxean, eta atxilotu egin zituzten. Atzeman ez zituzten hamarretik zortzik uztailaren 1ean, eguerdian, prentsaurrekoa eman zuten, euren egoera salatzeko. Gazte horiek epailearen aurrean bere burua aurkeztu nahi zutela esan zuten, baina ez zuten erantzunik jaso. Egun hartan bertan, arratsaldean, Donostiako Guardiako Auzitegira joan ziren euren burua aurkeztera, baina kalez jantzita zihoazten hainbat poliziek atxilotu zituzten.
Atxilotu zituzten gazte guztiak inkomunikatu zituzten, eta horietako batzuek torturak jasan zituztela salatu zuten. 11 gazte espetxean egon ziren, hainbat hilabetez.
Horrela, denentzako zortzina urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVTk), berriz, zortzi urte eskatzen ditu hamahiru gazterentzako, eta gehiago beste laurentzako. 2009an hiru gazte absolbitu zituzten.


“Espainiako errepresio estrategiaren barruan”

Auzipetuta dauden bi gaztek, Xabier Lujanbio eta Arkaitz Anza oreretarrek, atxiloketa horiek eta ondorengo auzipetzeak “Espainiako Estatuaren errepresio estrategiaren barruan” kokatu dituzte.  “Duela hiru urte prozesua hautsi zen, negoziazioak eten ziren. Rubalcaba jaunak iragarri zuen ez dakit zenbat atxiloketa izango zirela. Horrelako kasuak gertatzen direnetan bezala, aurrenekoak gazteak izan ziren”, azaldu du Lujanbiok. “2007ko ekainean hasi zen Espainiako Estatuaren ofentsiba hura. Gasteizen, Algortan, Iruñerrian… izan ziren atxiloketak”, argitu du. 2009ko urrian ere Euskal Herri mailako atxiloketak egin zituzten, iaz bezala. Guztira, 220 gazte inguru atxilotu zituzten hiru urtetan.
Ezker abertzaleak hasi duen alde bakarreko prozesuari estatuak egin dion erantzuna “lehengo egoerara itzultzea” dela gaineratu du. Testuinguru horretan kokatu dute euren kontrako epaiketa, baita Bateragune auzia eta besteak ere.
Anzak, hala ere, eraso horiek euren kontrakoak bakarrik ez direla esan du, “baizik eta Euskal Herri osoaren kontrakoak”. Horregatik, “herrien kontrako erasoei herri bezala erantzun behar zaie”, esan du Anzak: “Estatuari estrategia errepresiboarekin bukatzeko esan behar zaio, ilegalizazioekin eta kriminalizaziorekin bukatzeko”. Uste du egungo egoera politikoan horrelako jokaera aurrera eramateak oztopoak besterik ez dituela jartzen.
PPren eta PSOEren arteko lehiak ere eragina duela uste du Lujanbiok: “Euren ‘borroka antiterrorista’ aldatu ez dutela erakusteko da. Argi eta garbi  esan nahi dute ‘egurra jasoko duzue!’”. Anzak dio PPk prozesua “desitxuratzen” duela, prozesuak aurrera egiteak “biktimen porrota eta ETAren garaipena” ekarriko lukeelakoan.
EAJren jarrera ere kritikatu dute. “Alde batetik, auziak, ilegalizazioak eta abar salatzen ditu EAJk”, esan du Lujanbiok, “baina PSOEren gobernua sostengatzen duen bakarra da EAJ, bestalde”. Anzak 2008ko gertaerak gogorarazi ditu: “Landaren orain dagoen erakusketako egunkari orrietan ikusi ahal izan dudanez —orduan komisaldegian nengoen—, EAJk poliziak hemen egin zuen sarraskia justifikatu zuen”.


“Defentsa, zaila”

Duela hiru urteko eta oraingo testuinguru politikoari errepasoa eman ondoren, epaiketa bera izan dute hizpide Anzak eta Lujanbiok. “Torturapean ateratako deklarazioen gainean sostengatzen da epaiketa”, salatu du Anzak. “Horrelako egoera batean epaituak izango garela ikusita, zaila da gure defentsa prestatzea”. Horregatik, uste dute epaia “aldez aurretik idatzita” dagoela. Horretarako arrazoiak ere baditu Anzak: “Ikusi dugu zein froga dituen gu Segikoak garela frogatzeko. Tramitea da epaiketa, zirkua izango da. Ez dago errealitatean oinarrituta, euren parametroetan baizik”.
Herritarrei deia egin diete auzipetuek. “Presioa herrian egin behar da, hemen dagoelako benetako indarra. Ongi dago guri elkartasuna adieraztea, baina hobe Euskal Herrian, benetako lana hemen baitago”, iritzi dute Lujanbiok eta Anzak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.