Santioetako programa banatuko dute bihar
Bihar goizean Santio Jaietako programa banatuko dute Iturriozko auzoan barrena. 10:00etan jarri dute hitzordua, Soroan. Auzotarrei agertzeko eta laguntzeko deia egin diete. Festak, bestalde, hilaren 24an eta 25ean, eta 30ean eta 31n ospatuko dituzte (b...
Bihar goizean Santio Jaietako programa banatuko dute Iturriozko auzoan barrena. 10:00etan jarri dute hitzordua, Soroan. Auzotarrei agertzeko eta laguntzeko deia egin diete. Festak, bestalde, hilaren 24an eta 25ean, eta 30ean eta 31n ospatuko dituzte (bi asteburutan).

