Santanderrera irteera antolatu dute Trintxerpeko erretiratuek
Hilaren 28an joango dira Trintxerpeko erretiratuak Santanderrera. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Lehen geldialdia Laredon egingo dute, eta han egingo dute hamaiketakoa. Santanderrera joango dira gero, eta han La Gaviota jatetxean bazkalduko dute,...
Hilaren 28an joango dira Trintxerpeko erretiratuak Santanderrera. 07:45ean irtengo dira Trintxerpetik, Lehen geldialdia Laredon egingo dute, eta han egingo dute hamaiketakoa. Santanderrera joango dira gero, eta han La Gaviota jatetxean bazkalduko dute, arrantzale auzoan. Irteerak 22 euro balio du, eta izena emateko erretiratuen egoitzara jo behar da, 11:00etatik 13:00etara.

