Hondar Kirolak eta Txirrinda zerbitzuak hasi dituzte
Udan Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Txirrinda eta Hondar Kirolak proiektuak martxan jarri ditu, herriko gazteek lan mundua ezagutu eta herritar gisa parte har dezaten. Txirrinda proiektuak aurten hamahiru urte beteko ditu, Hondarribiko Udalak eta Decathlonen arteko elkarlaguntza hitzarmen bati esker, eta horrela, uztaila eta abuztuan zehar txirrindak alokatzen dituzte. Proiektu honetan hezitzaile baten laguntza izango duten Decathlonek kontratatutako 4 gaztek parte hartuko dute, eta Decathlonek utzitako txirrinda berriak alokatzen dituzte. Txirrinda zerbitzua abuztuaren 26a arte izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Txirrindak gazteei lan mundura gerturatzea du helburu, eta kasu gehienetan lehenengo lana izango da. Alokairu postuan zuzenean lan egin aurretik, gazteek aukeraketa prozesu bat egin behar dute elkarrizketa baten bidez, arlo sozio-laboralean trebatzen joateko. Aurten, kontratatutako 4 gazteak, alokairu postuan hasi baino lehen, integrazio prozesu gisa, Decathlon-eko dendan, aurretiko formakuntza bat egingo dute. Hondar Kirolak proiektuak zazpigarren urtea beteko du eta hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza. Aurtengo udan, kirol suspertzaile lanak egingo dituzten 15 gazte kontratatuko dituzte, eta besteak beste, futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte, bai eta kirol materialen mailegua prestatu ere. Proiektu honen helburua gazteen parte-hartzea eta aisialdi osasuntsua bultzatzea ere bada. Hondar Kirolak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, arratsaldeko 16:00etatik [...]
Udan Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak Gazte Enpleguko, Txirrinda eta Hondar Kirolak proiektuak martxan jarri ditu, herriko gazteek lan mundua ezagutu eta herritar gisa parte har dezaten.
Txirrinda proiektuak aurten hamahiru urte beteko ditu, Hondarribiko Udalak eta Decathlonen arteko elkarlaguntza hitzarmen bati esker, eta horrela, uztaila eta abuztuan zehar txirrindak alokatzen dituzte. Proiektu honetan hezitzaile baten laguntza izango duten Decathlonek kontratatutako 4 gaztek parte hartuko dute, eta Decathlonek utzitako txirrinda berriak alokatzen dituzte. Txirrinda zerbitzua abuztuaren 26a arte izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Txirrindak gazteei lan mundura gerturatzea du helburu, eta kasu gehienetan lehenengo lana izango da. Alokairu postuan zuzenean lan egin aurretik, gazteek aukeraketa prozesu bat egin behar dute elkarrizketa baten bidez, arlo sozio-laboralean trebatzen joateko. Aurten, kontratatutako 4 gazteak, alokairu postuan hasi baino lehen, integrazio prozesu gisa, Decathlon-eko dendan, aurretiko formakuntza bat egingo dute.
Hondar Kirolak proiektuak zazpigarren urtea beteko du eta hondartzako udal instalazioetan kirol animazioak eskaintzean datza. Aurtengo udan, kirol suspertzaile lanak egingo dituzten 15 gazte kontratatuko dituzte, eta besteak beste, futbol eta boleibol partiduak antolatuko dituzte, bai eta kirol materialen mailegua prestatu ere. Proiektu honen helburua gazteen parte-hartzea eta aisialdi osasuntsua bultzatzea ere bada.
Hondar Kirolak astelehenetik ostiralera egingo dituzte, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, uztaila eta abuztuan. Aurten aurreko urteetan bezala, Hondar Kirolak programarentzat etxola bat izango da, informazio puntu eta elkargunea izango delarik.


