Fanderiako frontoia alokatzeko zozketa
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 19an zozketa egingo dute Fanderiako pilotalekua urtean zehar alokatu ahal izateko. Zozkatuko dituztenak 2011-2012 denboraldiko alokairu orduak izango dira; alegia 2011ko irailaren 1etik 201...
Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, hilaren 19an zozketa egingo dute Fanderiako pilotalekua urtean zehar alokatu ahal izateko. Zozkatuko dituztenak 2011-2012 denboraldiko alokairu orduak izango dira; alegia 2011ko irailaren 1etik 2012ko irailaren 1era.
Zozketa Fanderiako pilotalekuan bertan egingo dute, 20:30ean, eta EPLEk zuzenduko du. Patronatuik gogorarazi dute beharrezkoa dela zozketan egotea orduak alokatu ahal izateko. Informazio gehiago behar duenak 687 92 04 28 telefono zenbakira dei dezake.

