Auto bati bi gurpil lapurtzeagatik lau gazte atxilotu dituzte
Atzo goizaldean, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak herriko industrialde batean, auto bati bi gurpil lapurtzea egotzita. Ertzaintzaren patruila bat bertatik pasatzen ari zela, auto bat ikusi zuen alde batean gurpilik gabe, eta bestean autoetarako ka...
Atzo goizaldean, lau gazte atxilotu zituen Ertzaintzak herriko industrialde batean, auto bati bi gurpil lapurtzea egotzita.
Ertzaintzaren patruila bat bertatik pasatzen ari zela, auto bat ikusi zuen alde batean gurpilik gabe, eta bestean autoetarako katua zuela. Ertzainek ingurua miatu eta beste auto bat atzeman zuten. Bertan, bi gazte zeuden, eta kanpoan gordeta beste bi. Azken horiek, Herrizaingo Sailaren arabera, katu bat zuten, eta torlojuak kentzeko giltzak. Auto barruan, bestalde, bi gurpil atzeman zizkieten.
Hala, Ertzaintzak lau gazteak atxilotu zituen. 16, 18, 19 eta 20 urte dituzte. Adingabea senide baten tutoretzapean gelditu zen, eta gainontzekoak epailearen aurretik pasatu behar dute.

