Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

150 ekitaldi, etenik gabe

Txupinarekin batera festa lehertzeko azken orduak kontatzen ari dira oreretarrak. Hilaren 21ean arratsaldeko zazpietatik aurrera 150 ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute etenik gabe, gorputzak ahal duen arte. Gaur, hain zuzen, guztiak xehe-xehe azaltzen dituen egitaraua aurkeztu dute udaleko ordezkariek: Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotziak eta Kontxi Bello Kultur teknikariak. EAJko zinegotzi batek eta PPko biek ere parte hartu dute ekitaldian. Lopez de Etxezarreta arduratu da egitarauaren xehetasunak emateaz. Egitarau “kontinuista” izan dela zehaztu du, eta gobernu berria sartu denerako hainbat gauza itxita zeudela. Hala ere, hainbat ekitaldirekin osatu dutela argitu du. Kultur elkarteek egindako ekintza ere nabarmendu du, egitaraua ia osorik eurek antolatutako ekintzekin osatu dutelako. Horrekin batera, omenduak zeintzuk diren gogorarazi du: Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz Errenteria-Oreretan kulturaren eta euskararen alde egindako lanarengatik. Ekitaldiei dagokienez, aldaketa batzuk egon direla ohartarazi du Kultura zinegotziak; alegia, programan azaltzen dena ordezkatuko dutenak. Esate baterako, hilaren 23an idi demak arratsaldean soilik izango direla agertzen da egitarauan, baina goizean eta arratsaldean izango direla argitu du: 12:00etan eta 18:00etan, Pontika auzuan (garai bateko Gecotorren). Bigarren aldaketa, dantza sueltoko txapelketarena da. Hilaren 25eko ekimena, bertan behera utzi dute, eta maila guztietan hilaren 24ean egingo dute txapelketa, 18:30ean Xabier Olaskoaga [...]

admin
Bidasoa
2011/07/15

Txupinarekin batera festa lehertzeko azken orduak kontatzen ari dira oreretarrak. Hilaren 21ean arratsaldeko zazpietatik aurrera 150 ekitalditan parte hartzeko aukera izango dute etenik gabe, gorputzak ahal duen arte. Gaur, hain zuzen, guztiak xehe-xehe azaltzen dituen egitaraua aurkeztu dute udaleko ordezkariek: Julen Mendoza alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zinegotziak eta Kontxi Bello Kultur teknikariak. EAJko zinegotzi batek eta PPko biek ere parte hartu dute ekitaldian.

Lopez de Etxezarreta arduratu da egitarauaren xehetasunak emateaz. Egitarau “kontinuista” izan dela zehaztu du, eta gobernu berria sartu denerako hainbat gauza itxita zeudela. Hala ere, hainbat ekitaldirekin osatu dutela argitu du. Kultur elkarteek egindako ekintza ere nabarmendu du, egitaraua ia osorik eurek antolatutako ekintzekin osatu dutelako. Horrekin batera, omenduak zeintzuk diren gogorarazi du: Jose Luis Insausti eta Idoia Arbelaitz Errenteria-Oreretan kulturaren eta euskararen alde egindako lanarengatik.

Ekitaldiei dagokienez, aldaketa batzuk egon direla ohartarazi du Kultura zinegotziak; alegia, programan azaltzen dena ordezkatuko dutenak. Esate baterako, hilaren 23an idi demak arratsaldean soilik izango direla agertzen da egitarauan, baina goizean eta arratsaldean izango direla argitu du: 12:00etan eta 18:00etan, Pontika auzuan (garai bateko Gecotorren). Bigarren aldaketa, dantza sueltoko txapelketarena da. Hilaren 25eko ekimena, bertan behera utzi dute, eta maila guztietan hilaren 24ean egingo dute txapelketa, 18:30ean Xabier Olaskoaga plazan. Aldaketa parte hartze murritzagatik egin dutela zehaztu dute.

Bestalde, egitarauak jaso nahi dituenak astelehenetik aurrera egin ahalko du udaletxeko arkupeetan 09:00etatik 13:30era. Ohiko tokietan ere eskuragarri egongo dela jakinarazi du: liburutegian, kiroldegietan… Egitarau osoa udalaren webgunean ere aurki daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.