Tesinsako langileen borroka
Tesinsa enpresak zortzi langile kaleratu dituela eta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian enpresa dagoen 108 poligonoan zehar, LAB sindikatuak deituta. Greba eguna ere izan da gaurkoa. Kaleratzeak salatzeaz gain, “kontratuen malgutasun kontua...
Tesinsa enpresak zortzi langile kaleratu dituela eta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian enpresa dagoen 108 poligonoan zehar, LAB sindikatuak deituta. Greba eguna ere izan da gaurkoa.
Kaleratzeak salatzeaz gain, “kontratuen malgutasun kontuak” ere salatu ditu LAB sindikatuak: “Enpresaren jokaera salagarria da: lan gutxiago dagoenean kontratuekin nahi dutena egiten dute, eta jendea kaleratzen dute”. Espainiako Gobernuaren lan erreforma ere horren erantzule egin dute.