Espainiako Txapelketan garaile izan ondoren, Europako 23 urtez azpiko Txapelketan lehiatzen ari da Maitane Azpeitia atleta. Gaur hasi dira kirolarien arteko norgehiagokak Ostravan (Txekiar Errepublika) eta igande arte jarraituko dute lehiatzen. Azpeiti...
Boxeo gaua egingo dute larunbatean Beraungo frontoian
Hondarribiak Gipuzkoako titulua berrestea lortu zuen atzo olatu artean Donostiako Kontxan jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Itsasoa izan zen lehiako protagonista eta gora behera asko izan ziren. Horrela, Ama Guadalupekoak itsasoan duen trebetasuna erakutsi zuen eta olatu onak hartu zituen. Olatu, txiki, ertain eta handiak izan ziren, eta ikuskizun paregabea izan zen hurbildu zirenek ikusi ahal izan zutena. Hondarribia izan zen lehena, Zumaia bigarren, Orio hirugarren eta Donostiarra laugarren. San Juan bostgarren izan zen eta San Pedro seigarren, eta horrela, Euskadiko txapelketatik kanpo geratu dira. Euskadikoa, uztailaren 25ean jokatuko dute, Lekeition. Itsasoarekin borrokan Lehen luzean itsasoari aurre egitea tokatu zitzaien, gogorra izan zen eta sufritu zuten. Haizea kontran zuten, eta San Juan izan zen indartsuena lehen minutuetan. Talde arroxak bederatzi segundu atera zizkion bigarren zijoan Hondarribiari lehen ziabogan, eta segurtasun handia transmititzen bazuten ere, bigarren luzean olatu bat hartzen saiatu ziren, eta traineruaren branka ur azpian geratu egin zen. Traineruan ura sartu zen, eta hortik aurrera abiadurak behera egin zuen. Horrela, San Juan atzean geratu eta Hondarribia lehena izatera pasatu egin zen. Bi bandera lau egunetan Hondarribian gustora daude,, «ez zen estropada erraza izan, taldeen artean berdintasun handia baitago, baina zorionez ondo moldatu ginen», esan du Mikel Orbañanosek, taldeko entrenatzaileak. [...]
Getaria-Tolosa izan zen emakumezkoetan garailea. Hauek ere nahiko lan izan zuten estropada burutzeko, eta itsaso txarrari aurre egin behar izan zioten. Lehen txandan Orio eta Hondarribia lehiatu ziren, eta irteera nahiko konplikatua izan zen. Lehenengo...
Atzo agerraldia egin zuten herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakok. Datorren astetik aurrera epaituko dituzten herriko sei gazteei elkartasuna eta babesa adierazi zieten. Hona babesa eman duten elkarteak: ESAIT. Auzokalte. Arraztalo. Karaez-Oiartzun Senidetza. Oiartzun Irratia. Girizia. Ugaldetxoko Kultur Taldea. Artaso. Bildu. EA. Batasuna. Kataxulo Gaztetxia. Altzibarko Jai Batzordea. Segi. Askatasuna. Etxerat. Bizardia. LAB. Girizia Mendi Taldea. Aldeguna. Ttur-ttur. AEK. Altzibar Kultur Elkartea. EHE. Iturriozko Jai Batzordea. Euskeran Itotiyak. Abian den prozesu demokratikoan, Oiartzunen ere, hondar aletxoa jarri nahi dutela nabarmendu zuten agerraldian. Hala, atxiloketak, inkomunikazioak, tortura… ez dituztela onartzen ohartarazi zuten, eta behin betiko desagertu behar duten tresna errepresiboak direla. Honekin batera, eskubide zibil eta politikoen, kolektiboen eta pertsonalen, defentsa irmoa egin nahi dutela iragarri zuten: “Bide honetan, hemen bildu garen elkarte guztiak, alderdi politiko eta sindikalak, norbanakoak eta hemendik aurrera gerturatu daitezkeen eragileekin batera, lanean jarriko gara. Eta geure pausoak herrira zabalduko ditugu, herritar guztiek zer aportatua izan dezaten”. Astelehenean hasiko da sei oiartzuarren kontrako epaiketa, eta 17 inputatu dira eskualde osoan. Agerraldian azaldu zutenez, “beraien delitua gazteak izatea da, Euskal Herri ezkertiar baten alde lan egitea. Azken finean, etorkizun hobeago baten alde lan egitea”. Gaineratu zutenez, “torturetan oinarritutako epaiketa bat izango da, eta hemen gauden elkarte guztiek, gure [...]
Herenegun hasi zuen ofizialki Real Unionek 2011/2012 sasoia prestatzeko denboraldiaurrea. Hemezortzi jokalari bildu ziren Galen lehen entrenamendua egiteko, eta aurpegi berrien artean nabarmenena Roberto Olabe entrenatzaile berriarena izan zen. Helburu argia izango du Unionek sasoi berrirako: lehenik Bigarren A Mailara igotzeko kanporaketetarako sailkatzea, eta hori eginda, zilarrezko mailara iristeko urratsa egitea. Horretan jarriko dute indar guztia Irungo futbol taldeko entrenatzaileak, zuzendaritzak eta jokalariek. Hasteko, hemezortzi Herenegungo lehen entrenamendua lasaia izan zen. Lehenik azterketa fisikoak egin zizkieten jokalariei, eta ondoren, euripean, zenbait saio egin zituzten Galeko belar artifizialeko zelaian nahiz belar naturalekoan. Honako jokalariak izan ziren lehen saioan: Gorka Brit, Iker Alegre, Hodei Mendinueta, Iker Gabarain, Mari Lacruz, Javier Barranco, Eneko Romo, Yuri Berchiche, Alex Bolaños, Jules Pardo, Marc Sellares eta Ivan Cabrero. Horiekin, Real Union B taldeko beste sei futbolarik parte hartu zuten lehen entrenamenduan. Otermin atezainak atzo hasi zituen saioak. Lan saio bikoitzak Roberto Olabek lan saio gogorrak prestatu ditu lehen egunetarako. Hala, atzo, goizez eta arratsaldez entrenatu zuten Unionekoek. Gaur eta bihar ere 10:00etan eta 19:00etan bilduko dira entrenatzeko. Etzi, berriz, goizean bakarrik egingo dute saioa (10:00etan) eta etzidamu atseden hartuko dute jokalariek. Bestalde, denboraldiaurreko partida erakargarria jokatuko du talde txuri-beltzak hilaren 25ean, Galen, Sevillako Betis taldearen kontra. [...]
Bilduk eta EBk hitzartutako akordioaren harira, Ingurumen departamentuaren kargu Jose Manuel Ferradas EBko zinegotzia egin da, eta atzo datozen lau urteetarako lan ildoak aurkeztu zituzten berak eta Julen Mendoza alkateak, departamentuaren abiapuntua zein den zehazteaz gain. Hala, ingurumenaren garrantzia nabarmentzeaz gain, horren aldeko “apustu sendoa” egin zuten. Mendozak NBE Nazio Batuen Elkartearen txosten bati egin zion erreferentzia gaiaren garrantzia nabarmentzeko, eta txosten horrek dio munduaren garapena egungo bidean baldin badoa ehun urteko biziraupena izango duela: “Udal honek ezin du egoera horretatik kanpo mantendu, eta aurre egin beharko diogu ingurumenaren gaiari”. Ferradasek ere ildo berari jarraitu zion, eta ingurumen politikek egungo legegintzaldiko kudeaketan lehentasuna izan behar dutela iritzi dio. Hala ere, azken lau urteetako “kudeaketa eskasa” izango dela euren abiapuntua gogorarazi zuen: “Horren adibide da 2011ko aurrekontuetan ingurumenerako inbertsioen atalean euro bat ere ez dagoela, eta ingurumenerako aurrekontu osoa 270.000 eurokoa dela, azken urteetako txikiena”. Horrekin batera, aurreko udalak “hainbat gai estrategikoetan izandako pasibotasua” salatu zuen Ferradasek; esate baterako, Pasaiako Portuan, Donostialdeko Lurralde Zatikako Planean eta baita inguru naturalaren babesean ere. Horren aurrean, “ingurumen gaia transbertsala izatea” bultzatuko du Ingurumen Sailak, eta sei lan ildo izango ditu: Ingurumen Departamentuari giza baliabide eta baliabide ekonomiko gehiago ematea, ingurumen eta lurralde planifikazioa egitea, [...]
Zaharrek eta ezinduek etxean bizitzea nahiago dute, egoitza batean bizitzea baino. Eta Administrazio Publikoak ere ohartu dira horretaz. Bi arrazoirengatik, bereziki. Batetik, gaixoentzat eta helduentzat ona delako. Bestetik, merkeagoa da aurrekontu pu...
Tesinsa enpresak zortzi langile kaleratu dituela eta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian enpresa dagoen 108 poligonoan zehar, LAB sindikatuak deituta. Greba eguna ere izan da gaurkoa. Kaleratzeak salatzeaz gain, “kontratuen malgutasun kontua...
Aitor Gonzalez Larrarteren kioskoan ONCEko kupoiak erosi zituzten hamar hondarribiarrek 35.000na euro jasoko dituzte. Izan ere, atzoko (asteazkena) ONCEren zozketak 350.000 euro ekarri ditu herrira, hamar kupoiren artean banatuta. San Pedro kalean du k...
MIKEL PERUARENA / GIPUZKOAKO HITZA Gas, ikatz, biodiesel eta petrolioz betetako itsasontziak, Jaizkibelgo itsaslabarren gainean eraikitako kanpo portuan amarratzen. Irudi hori agertzen du Pasaiako Portu Agintaritzak, kanpoko kaia eraikitzeko idatzia duen plan estrategikoan. Izan ere, elektrizitatea sortzeko eta sektore energetikoari lotutako jarduerek garrantzi berezia dute portu berriaren proiektuan. Ez alferrik, portu agintaritzak idatzitako ingurumen eraginaren txostenak zehazten ditu energia sorrerari lotutako instalazioek zenbateko eremua hartuko luketen kanpoko kaian: ikatza eta kokearentzat, 180.000 metro koadro gordeko lirateke; beste hainbeste behar lirateke gas naturalarentzat; biodieselari eta petrolio produktuei lotutako jarduerek 40.000 metro koadro hartuko lituzkete. Guztira, portu berriaren eremuaren %43 inguru da hori. Ingurumen eraginaren txostenak 175 hektareako kanpo kaia eraikitzea aztertzen du. Miguel Buenek, portu agintaritzako presidente izan zen garaian, orain bi urte, zehaztu zuen 135 hektareakoa izango zela portu berria, lehen fasean. Ez da zehaztu, ordea, eremua murrizteak zein ondorio izango dituen egitasmoan. Eta, beraz, ez dago argi zenbat leku eta zer jarduera eraman nahi dituzten sustatzaileek kanpoko kaira. Ideia batzuk argi daude, ordea, eta kanpo kaiari buruzko aukera guztietan energiari lotutako jarduerak nabarmentzen dira. Portu berriko salgai trafikoen artean, ikatzak eta petrolio kokeak garrantzia irabaziko luketela zehazten du ingurumen eraginaren txostenak, baita energiari lotutako gaiak sartzen hasiko liratekeela ere: [...]
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Arrosa. 11:30ean: Zulotik deiadarka. 12:10ean: Herri Musikaren txokoko kide bat izango da irratian. Gaia: Arditurri Eguna eta Udako Kontzertua. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Arguyuan (err...