Real Union hasi da denboraldi berria prestatzen
Herenegun hasi zuen ofizialki Real Unionek 2011/2012 sasoia prestatzeko denboraldiaurrea. Hemezortzi jokalari bildu ziren Galen lehen entrenamendua egiteko, eta aurpegi berrien artean nabarmenena Roberto Olabe entrenatzaile berriarena izan zen. Helburu argia izango du Unionek sasoi berrirako: lehenik Bigarren A Mailara igotzeko kanporaketetarako sailkatzea, eta hori eginda, zilarrezko mailara iristeko urratsa egitea. Horretan jarriko dute indar guztia Irungo futbol taldeko entrenatzaileak, zuzendaritzak eta jokalariek. Hasteko, hemezortzi Herenegungo lehen entrenamendua lasaia izan zen. Lehenik azterketa fisikoak egin zizkieten jokalariei, eta ondoren, euripean, zenbait saio egin zituzten Galeko belar artifizialeko zelaian nahiz belar naturalekoan. Honako jokalariak izan ziren lehen saioan: Gorka Brit, Iker Alegre, Hodei Mendinueta, Iker Gabarain, Mari Lacruz, Javier Barranco, Eneko Romo, Yuri Berchiche, Alex Bolaños, Jules Pardo, Marc Sellares eta Ivan Cabrero. Horiekin, Real Union B taldeko beste sei futbolarik parte hartu zuten lehen entrenamenduan. Otermin atezainak atzo hasi zituen saioak. Lan saio bikoitzak Roberto Olabek lan saio gogorrak prestatu ditu lehen egunetarako. Hala, atzo, goizez eta arratsaldez entrenatu zuten Unionekoek. Gaur eta bihar ere 10:00etan eta 19:00etan bilduko dira entrenatzeko. Etzi, berriz, goizean bakarrik egingo dute saioa (10:00etan) eta etzidamu atseden hartuko dute jokalariek. Bestalde, denboraldiaurreko partida erakargarria jokatuko du talde txuri-beltzak hilaren 25ean, Galen, Sevillako Betis taldearen kontra. [...]
Herenegun hasi zuen ofizialki Real Unionek 2011/2012 sasoia prestatzeko denboraldiaurrea. Hemezortzi jokalari bildu ziren Galen lehen entrenamendua egiteko, eta aurpegi berrien artean nabarmenena Roberto Olabe entrenatzaile berriarena izan zen.
Helburu argia izango du Unionek sasoi berrirako: lehenik Bigarren A Mailara igotzeko kanporaketetarako sailkatzea, eta hori eginda, zilarrezko mailara iristeko urratsa egitea. Horretan jarriko dute indar guztia Irungo futbol taldeko entrenatzaileak, zuzendaritzak eta jokalariek.
Hasteko, hemezortzi
Herenegungo lehen entrenamendua lasaia izan zen. Lehenik azterketa fisikoak egin zizkieten jokalariei, eta ondoren, euripean, zenbait saio egin zituzten Galeko belar artifizialeko zelaian nahiz belar naturalekoan.
Honako jokalariak izan ziren lehen saioan: Gorka Brit, Iker Alegre, Hodei Mendinueta, Iker Gabarain, Mari Lacruz, Javier Barranco, Eneko Romo, Yuri Berchiche, Alex Bolaños, Jules Pardo, Marc Sellares eta Ivan Cabrero. Horiekin, Real Union B taldeko beste sei futbolarik parte hartu zuten lehen entrenamenduan. Otermin atezainak atzo hasi zituen saioak.
Lan saio bikoitzak
Roberto Olabek lan saio gogorrak prestatu ditu lehen egunetarako. Hala, atzo, goizez eta arratsaldez entrenatu zuten Unionekoek. Gaur eta bihar ere 10:00etan eta 19:00etan bilduko dira entrenatzeko. Etzi, berriz, goizean bakarrik egingo dute saioa (10:00etan) eta etzidamu atseden hartuko dute jokalariek.
Bestalde, denboraldiaurreko partida erakargarria jokatuko du talde txuri-beltzak hilaren 25ean, Galen, Sevillako Betis taldearen kontra. Betisek zenbait eguneko aurredenboraldiko egonaldia egingo du Bidasoan.