Hondarribia Gipuzkoako txapeldun eta San Juan Euskadikotik kanpo
Hondarribiak Gipuzkoako titulua berrestea lortu zuen atzo olatu artean Donostiako Kontxan jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Itsasoa izan zen lehiako protagonista eta gora behera asko izan ziren. Horrela, Ama Guadalupekoak itsasoan duen trebetasuna erakutsi zuen eta olatu onak hartu zituen. Olatu, txiki, ertain eta handiak izan ziren, eta ikuskizun paregabea izan zen hurbildu zirenek ikusi ahal izan zutena. Hondarribia izan zen lehena, Zumaia bigarren, Orio hirugarren eta Donostiarra laugarren. San Juan bostgarren izan zen eta San Pedro seigarren, eta horrela, Euskadiko txapelketatik kanpo geratu dira. Euskadikoa, uztailaren 25ean jokatuko dute, Lekeition. Itsasoarekin borrokan Lehen luzean itsasoari aurre egitea tokatu zitzaien, gogorra izan zen eta sufritu zuten. Haizea kontran zuten, eta San Juan izan zen indartsuena lehen minutuetan. Talde arroxak bederatzi segundu atera zizkion bigarren zijoan Hondarribiari lehen ziabogan, eta segurtasun handia transmititzen bazuten ere, bigarren luzean olatu bat hartzen saiatu ziren, eta traineruaren branka ur azpian geratu egin zen. Traineruan ura sartu zen, eta hortik aurrera abiadurak behera egin zuen. Horrela, San Juan atzean geratu eta Hondarribia lehena izatera pasatu egin zen. Bi bandera lau egunetan Hondarribian gustora daude,, «ez zen estropada erraza izan, taldeen artean berdintasun handia baitago, baina zorionez ondo moldatu ginen», esan du Mikel Orbañanosek, taldeko entrenatzaileak. [...]
Hondarribiak Gipuzkoako titulua berrestea lortu zuen atzo olatu artean Donostiako Kontxan jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Itsasoa izan zen lehiako protagonista eta gora behera asko izan ziren. Horrela, Ama Guadalupekoak itsasoan duen trebetasuna erakutsi zuen eta olatu onak hartu zituen. Olatu, txiki, ertain eta handiak izan ziren, eta ikuskizun paregabea izan zen hurbildu zirenek ikusi ahal izan zutena.
Hondarribia izan zen lehena, Zumaia bigarren, Orio hirugarren eta Donostiarra laugarren. San Juan bostgarren izan zen eta San Pedro seigarren, eta horrela, Euskadiko txapelketatik kanpo geratu dira. Euskadikoa, uztailaren 25ean jokatuko dute, Lekeition.
Itsasoarekin borrokan
Lehen luzean itsasoari aurre egitea tokatu zitzaien, gogorra izan zen eta sufritu zuten. Haizea kontran zuten, eta San Juan izan zen indartsuena lehen minutuetan. Talde arroxak bederatzi segundu atera zizkion bigarren zijoan Hondarribiari lehen ziabogan, eta segurtasun handia transmititzen bazuten ere, bigarren luzean olatu bat hartzen saiatu ziren, eta traineruaren branka ur azpian geratu egin zen. Traineruan ura sartu zen, eta hortik aurrera abiadurak behera egin zuen. Horrela, San Juan atzean geratu eta Hondarribia lehena izatera pasatu egin zen.
Bi bandera lau egunetan
Hondarribian gustora daude,, «ez zen estropada erraza izan, taldeen artean berdintasun handia baitago, baina zorionez ondo moldatu ginen», esan du Mikel Orbañanosek, taldeko entrenatzaileak. «Itsaso txarrarekin arraun egiten ere jakin behar da, eta ezustekoak ere gerta daitezke, horrek errespetu handia ematen dit. Arraunlari gazteentzako ere zaila izan zen, urduri zeuden eta gauzak hobetu badaitezke ere, lana ondo egin zuten». Aurrera begira, konfidantzarekin daude berdeak, «bide onetik goaz, eta horrek konfidantza ematen digu, ligan ahalik eta maila onena ematen saiatuko gara, eta Kontxan sartzeko helburua ere bertan dugu», bukatu du Orbañanosek.