Getaria-Tolosa da Gipuzkoako txapelduna emakumezkoetan
Getaria-Tolosa izan zen emakumezkoetan garailea. Hauek ere nahiko lan izan zuten estropada burutzeko, eta itsaso txarrari aurre egin behar izan zioten. Lehen txandan Orio eta Hondarribia lehiatu ziren, eta irteera nahiko konplikatua izan zen. Lehenengo...
Getaria-Tolosa izan zen emakumezkoetan garailea. Hauek ere nahiko lan izan zuten estropada burutzeko, eta itsaso txarrari aurre egin behar izan zioten. Lehen txandan Orio eta Hondarribia lehiatu ziren, eta irteera nahiko konplikatua izan zen. Lehenengoa bertan behera utzi zuten eta bigarren ireera bat egin behar izan zuten. Estropada konplikatua izan zen, haize eta olatuei aurre eginda, Orio izan zen txandako garailea.
Bigarren txandan aldiz, Getaria-Tolosa, Zumaia eta San Juan lehiatu ziren, eta Getaria-Tolosak irabazi zuen txanda eta baita txapelketa ere. Horrela Getaria-Tolosako neskak dira Gipuzkoako txapeldun berriak.
Euskadikoa 25ean
Emakumezkoak ere Euskadiko Txapelketan lehiatuko dira hemendik bi astetara, eta Getaria-Tolosa, Zumaia, San Juan eta Orio bertan izango dira.