Datorren astean epaituko dituzten sei gazteei babesa eman diete hainbat eragilek
Atzo agerraldia egin zuten herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakok. Datorren astetik aurrera epaituko dituzten herriko sei gazteei elkartasuna eta babesa adierazi zieten. Hona babesa eman duten elkarteak: ESAIT. Auzokalte. Arraztalo. Karaez-Oiartzun Senidetza. Oiartzun Irratia. Girizia. Ugaldetxoko Kultur Taldea. Artaso. Bildu. EA. Batasuna. Kataxulo Gaztetxia. Altzibarko Jai Batzordea. Segi. Askatasuna. Etxerat. Bizardia. LAB. Girizia Mendi Taldea. Aldeguna. Ttur-ttur. AEK. Altzibar Kultur Elkartea. EHE. Iturriozko Jai Batzordea. Euskeran Itotiyak. Abian den prozesu demokratikoan, Oiartzunen ere, hondar aletxoa jarri nahi dutela nabarmendu zuten agerraldian. Hala, atxiloketak, inkomunikazioak, tortura… ez dituztela onartzen ohartarazi zuten, eta behin betiko desagertu behar duten tresna errepresiboak direla. Honekin batera, eskubide zibil eta politikoen, kolektiboen eta pertsonalen, defentsa irmoa egin nahi dutela iragarri zuten: “Bide honetan, hemen bildu garen elkarte guztiak, alderdi politiko eta sindikalak, norbanakoak eta hemendik aurrera gerturatu daitezkeen eragileekin batera, lanean jarriko gara. Eta geure pausoak herrira zabalduko ditugu, herritar guztiek zer aportatua izan dezaten”. Astelehenean hasiko da sei oiartzuarren kontrako epaiketa, eta 17 inputatu dira eskualde osoan. Agerraldian azaldu zutenez, “beraien delitua gazteak izatea da, Euskal Herri ezkertiar baten alde lan egitea. Azken finean, etorkizun hobeago baten alde lan egitea”. Gaineratu zutenez, “torturetan oinarritutako epaiketa bat izango da, eta hemen gauden elkarte guztiek, gure [...]
Atzo agerraldia egin zuten herriko hainbat elkarte, eragile eta norbanakok. Datorren astetik aurrera epaituko dituzten herriko sei gazteei elkartasuna eta babesa adierazi zieten.
Hona babesa eman duten elkarteak:
- ESAIT.
- Auzokalte.
- Arraztalo.
- Karaez-Oiartzun Senidetza.
- Oiartzun Irratia.
- Girizia.
- Ugaldetxoko Kultur Taldea.
- Artaso.
- Bildu.
- EA.
- Batasuna.
- Kataxulo Gaztetxia.
- Altzibarko Jai Batzordea.
- Segi.
- Askatasuna.
- Etxerat.
- Bizardia.
- LAB.
- Girizia Mendi Taldea.
- Aldeguna.
- Ttur-ttur.
- AEK.
- Altzibar Kultur Elkartea.
- EHE.
- Iturriozko Jai Batzordea.
- Euskeran Itotiyak.
Abian den prozesu demokratikoan, Oiartzunen ere, hondar aletxoa jarri nahi dutela nabarmendu zuten agerraldian. Hala, atxiloketak, inkomunikazioak, tortura… ez dituztela onartzen ohartarazi zuten, eta behin betiko desagertu behar duten tresna errepresiboak direla.
Honekin batera, eskubide zibil eta politikoen, kolektiboen eta pertsonalen, defentsa irmoa egin nahi dutela iragarri zuten: “Bide honetan, hemen bildu garen elkarte guztiak, alderdi politiko eta sindikalak, norbanakoak eta hemendik aurrera gerturatu daitezkeen eragileekin batera, lanean jarriko gara. Eta geure pausoak herrira zabalduko ditugu, herritar guztiek zer aportatua izan dezaten”.
Astelehenean hasiko da sei oiartzuarren kontrako epaiketa, eta 17 inputatu dira eskualde osoan. Agerraldian azaldu zutenez, “beraien delitua gazteak izatea da, Euskal Herri ezkertiar baten alde lan egitea. Azken finean, etorkizun hobeago baten alde lan egitea”.
Gaineratu zutenez, “torturetan oinarritutako epaiketa bat izango da, eta hemen gauden elkarte guztiek, gure babesarekin eta elkartasunarekin batera, auzi honen etetea eskatzen dugu”.
Era berean, oiartzuar guztiak animatu zituzten gazte horien alde burutuko dituzten mobilizazioetan parte hartzera. Bereziki, hilaren 22an (datorren ostegunean), egingo duten manifestazioan: “Ugaldetxoko futbol zelaitik Oreretara burutuko da manifestazia. 19:00etan hasiko da, Ugaldetxon”.
Bestalde, etzi, Gazte1+ ez! Eguna ospatuko dute herrian, auzipetuen alde.