Zinegotzi berriei elkarrizketak, sarean
Udalaren webgunean, zinegotzi berriak eta Udalaren asmoak aurkezten ari dira. Lehen elkarrizketa, Aiora Perez de San Roman alkateari egin diote, eta ondoren etorri dira Pello Aramendi Gizarte-ongizate zinegotziarena eta Irati Etxebeste Euskara zinegotz...
Udalaren webgunean, zinegotzi berriak eta Udalaren asmoak aurkezten ari dira. Lehen elkarrizketa, Aiora Perez de San Roman alkateari egin diote, eta ondoren etorri dira Pello Aramendi Gizarte-ongizate zinegotziarena eta Irati Etxebeste Euskara zinegotziarena. Gobernu Talde berriko kide guztiak aurkeztea da asmoa.

