Uda 2011 kirol kanpaina bigarren txandan sartuko da
Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean sustatzen duen Uda 2011 kirol kanpaina bigarren txandan sartuko da dagoeneko. 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek izena eman dezak...
Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean sustatzen duen Uda 2011 kirol kanpaina bigarren txandan sartuko da dagoeneko.
8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek izena eman dezakete datorren astelehenean hasiko diren lau ikastaroetako batean: patinajean, mendiko bizikletan, arraunean edo kirol anitzan.
Izena emateko Pasaiako Udaleko webgunera sartu behar da (www.pasaia.net). Bertan dagoen formularioa bete behar da horretarako.
Kanpainaren hirugarren txanda hilaren 25ean hasiko da.

