Nesken kadete taldea sortu nahi du Real Unionek
Real Unionek emakumeen taldeak indartu nahi ditu. Hala, 1998an eta 1999an jaiotako eta futbolera jokatu nahi duten neskei deialdia egin diete, Kadete Mailako taldea osatzeko. Izena eman nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 62 01...
Real Unionek emakumeen taldeak indartu nahi ditu. Hala, 1998an eta 1999an jaiotako eta futbolera jokatu nahi duten neskei deialdia egin diete, Kadete Mailako taldea osatzeko. Izena eman nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 62 01 03. Bestalde, Emakumeen Haurren Mailako taldea Begoña Jimenezek zuzenduko duela jakinarazi du Unionek, eta emakumeen talde nagusiaren prestatzailea Arantza del Puerto izango da.

