Nagore dokumentala emango dute gaur ETB1ean
Helena Tabernak zuzenduriko ‘Nagore’ dokumentala emango dute gaur ETB1ean, 22:00etan. Semincin, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren 55.edizioan estreinatu zuten iaz. Helena Tabernak zuzendu du lana, eta Nagore Laffageren hilketa borti...
Helena Tabernak zuzenduriko ‘Nagore’ dokumentala emango dute gaur ETB1ean, 22:00etan. Semincin, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren 55.edizioan estreinatu zuten iaz. Helena Tabernak zuzendu du lana, eta Nagore Laffageren hilketa bortitza du ardatz nagusi. Jose Diego Yllanesek hil zuen Nagore Laffage 2008ko Sanferminetan. Filmean parte hartzeaz gain, kontakizunaren hari nagusia ere bere gain hartu du Asun Casasolak, Nagoreren amak.
Biktimaren familiako kideen zein lagunen testigantzak jasotzeaz gain, lanak prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegia ere plazaratzen du: fiskalarena, alde bietako abokatuena eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariena, besteak beste. Horrez gain, pelikulak artxibo-materiala ere biltzen du, krimenaren berreraikuntzaren irudiak, eta baita epaiketaren atal ezberdinak ere.

