Lanbide Prestakuntzan izena emateko epea etzi bukatzen da
Etzi da Lanbide Prestakuntzako zentroan izena emateko azken eguna. Horretarako eta zentroan bisitak egiteko 943 40 48 94 telefono zenbakira deitu behar da. Posta elektronikoa ere badute: cip@pasaia.net. Lanbide Prestakuntzako zentroa lanbide bat ikas...
Etzi da Lanbide Prestakuntzako zentroan izena emateko azken eguna. Horretarako eta zentroan bisitak egiteko 943 40 48 94 telefono zenbakira deitu behar da. Posta elektronikoa ere badute: cip@pasaia.net.
Lanbide Prestakuntzako zentroa lanbide bat ikasi, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratzeko prestakuntzarekin jarraitu, eta lanean hasi nahi duten gazteentzako da.
Lan munduan sartzea helburu
Lan munduan sartzeko aukera izatea, lanbide bat ikasi eta gero da zentroaren helburuetako bat.
Eskolak bi espezialitate eskaintzen ditu: iturgintzako eta berokuntzako langilea eta sukaldaritzako eta zerbitzari-lanetako langilea.
Bi ikasturte irauten dute espezialitateek.

