Kontzertuak Landarbaso eta Donosti Ereskirekin bihar eta igandean
Abesbatzen saio bikoitza izango da aste honetan Errenteria-Oreretan. Biharkoan, Donosti Ereskiren Schola Gregorianistak eta abesbatza mixtoak kontzertua emango dute Agustinetako elizan, eta igandean, berriz, Landarbaso abesbatzaren txanda izango da Mad...
Abesbatzen saio bikoitza izango da aste honetan Errenteria-Oreretan. Biharkoan, Donosti Ereskiren Schola Gregorianistak eta abesbatza mixtoak kontzertua emango dute Agustinetako elizan, eta igandean, berriz, Landarbaso abesbatzaren txanda izango da Madalena ermitan.
Donostiako taldeei dagokionez, Schola Gregorianistak bi zatitan banatuko du gaurko emanaldia: Mendekosteak eta Corpus Christi, eta bakoitzean launa abesti kantatuko dituzte Jokin Otamendiren zuzendaritzapean. Abesbatza mixtoak, berriz, hamar abestiko programa prestatu du, eta Jon Aizpuruk zuzenduko du korua. Kontzertua, 20:00etatik aurrera entzun ahal izango da.
Tolosako Lehiako abestiak
Igandean, berriz, Landabarso abesbatzarekin Tolosako Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan kantatutako abestiak entzuteko aukera izango dute. Lehia horretan pasa den urrian parte hartu zuten. Kontzertua, 19:00etan hasiko da Madalena ermitan.
Horrez gain, korutik jakinarazi dute Helen Larsson kantu eta teknika irakasle suediarraren bisita jasoko dutela astebukaeran, eta berarekin lan egingo dutela abeslariek.

