Josetxo Etxandi Oroitaldian jokatzeko epea zabaldu dute, 36. aldiz
Josetxo Etxandi Oroitaldia herri mailako pilota txapelketa 36. aldiz antolatu dute aurten. Jada izena eman dezakete esku pilotan jokatzea gustuko duten lezoarrek. Hiru mailatan banatuko dute, aurten ere, pilota txapelketa. Horrela, 16 urtetik gorako pilotariek helduen maila osatuko dute; 1996an, 1997an eta 1998an jaio zirenek gaztetxoen maila osatuko dute. 1999an edo beranduago jaio zirenek, berriz, haurren multzoan jokatuko dute. Helduenek uztailaren 31ra arte dute izena emateko epea. Txingurri tabernatik pasa behar dute txapelketan parte hartu nahi dutenek. Gainontzekoek, 16 urtetik beherakoek, abuztuaren 15era arte dute izena emateko epea. Bi baldintza bakarrik jarri ditu Allerru Pilota Taldeak: federatu gabea izatea eta lezoarra izatea. Iaz, 60 bikote inguru Iaz 60 bikotek baino gehiagok hartu zuten parte Josetxo Etxandi Oroitaldian. Joxemi Garmendia Allerru Pilota Taldeko kideak adierazi duenez, kopuru hori bera errepikatzea gustatuko litzaioke aurten. Batez ere, nesken eta emakumeen parte hartze maila handiagoa izatea nahi dute Lezoko pilota taldekoek. Urtero bezala, Goiko Plazako frontoian jokatuko dituzte partidak. Txapelketaren helburua frontoi inguruan “giro jator eta atsegina sortzea” da. Txapelketaren jarraipena egin nahi duenak www.euskalnet.net/joxemige webgunera jotzea besterik ez du. Iazko garaileak hauek izan ziren: Sarasuak eta Subijanak osatutako bikotea Haur Mailan; Tatiegi-Tatiegi bikoteak Gaztetxo Mailan eta Aranburu eta Bergara Helduen Mailan. Federatuetan, berriz, [...]
Josetxo Etxandi Oroitaldia herri mailako pilota txapelketa 36. aldiz antolatu dute aurten. Jada izena eman dezakete esku pilotan jokatzea gustuko duten lezoarrek.
Hiru mailatan banatuko dute, aurten ere, pilota txapelketa. Horrela, 16 urtetik gorako pilotariek helduen maila osatuko dute; 1996an, 1997an eta 1998an jaio zirenek gaztetxoen maila osatuko dute. 1999an edo beranduago jaio zirenek, berriz, haurren multzoan jokatuko dute.
Helduenek uztailaren 31ra arte dute izena emateko epea. Txingurri tabernatik pasa behar dute txapelketan parte hartu nahi dutenek. Gainontzekoek, 16 urtetik beherakoek, abuztuaren 15era arte dute izena emateko epea. Bi baldintza bakarrik jarri ditu Allerru Pilota Taldeak: federatu gabea izatea eta lezoarra izatea.
Iaz, 60 bikote inguru
Iaz 60 bikotek baino gehiagok hartu zuten parte Josetxo Etxandi Oroitaldian. Joxemi Garmendia Allerru Pilota Taldeko kideak adierazi duenez, kopuru hori bera errepikatzea gustatuko litzaioke aurten. Batez ere, nesken eta emakumeen parte hartze maila handiagoa izatea nahi dute Lezoko pilota taldekoek.
Urtero bezala, Goiko Plazako frontoian jokatuko dituzte partidak. Txapelketaren helburua frontoi inguruan “giro jator eta atsegina sortzea” da.
Txapelketaren jarraipena egin nahi duenak www.euskalnet.net/joxemige webgunera jotzea besterik ez du.
Iazko garaileak hauek izan ziren: Sarasuak eta Subijanak osatutako bikotea Haur Mailan; Tatiegi-Tatiegi bikoteak Gaztetxo Mailan eta Aranburu eta Bergara Helduen Mailan. Federatuetan, berriz, hauek izan ziren irabazleak: Urbieta II-Arratibel, Gazte Mailan; Ansotegi eta Bolinaga 22 urtetik beherakoetan eta Mendizabal eta Galarraga afizionatuen Lehen Mailan.

