Jaizkibelgo ura ustiatzeko lanekin kezkatuta azaldu da Hondarribiko Bildu
Jaizbibelgo ipar hegian lurrazpiko ura ustiatzeko obra egiten ari dira eta Hondarribia, Irun, Pasaia eta Lezoko bizilagunak kezkatuta daudela azaldu du Hondarribiko Bilduk. Hori dela eta, Bildu Hondarribia koalizioa eta hainbat talde ekologistako kide joan den igandean, lanak egiten ari diren eremura hurbildu ziren. Artean bi ingeniari joan ziren, eta obrak ikusita lanak berehala eten behar zirela adierazi zuten, proiektuak Jaizkibelgo ekosisteman izango duen eraginen azterketa sakona egiteko. Proiektuaren helburua, akuiferoen sorburuko ura ponpatzea da, berez gaur egun arte irizpide zuzen batekin erabiltzen ari zen sistema baztertuz, alegia ura itsasoratu baina metro batzuk lehenago bakarrik ponpatzekoa. Azalpenak eskatzen dituzte Ibilaldian ondorengoek parte hartu zuten: Jaizkibel bizirik, Eguzki Irun, Ekologistak martxan, Bildu Hondarribiko ekologista militanteak, eta Berlineko Junge Welt egunkariko Euskal Herriko berriemailea. Adierazi zutenaren arabera, beharrezkoa ikusten dute agintariek Natura Sarea 2000ren partaidea den eremuan egiten ari diren lan horien gaineko gutxieneko azalpenak ematea. Horrela azaldutako zalantzetako bat Jaizkibelgo iparraldeko hegiko lur azpian pilatuta dagoen ura ustiatzeko behar larria ote dagoen da, kontuan izanda Txingudiko Zerbitzuen arabera azken urteetan ur kontsumoak beheraldi arina izan duela, biztanleria handitu arren, besteak beste hornidura sarea hobetu delako eta uraren erabilera arduratsuari buruz herria jakitunago delako. Horrela, Bildu Hondarribiak gaian interesa dutenentzako batzarra antolatu [...]
Jaizbibelgo ipar hegian lurrazpiko ura ustiatzeko obra egiten ari dira eta Hondarribia, Irun, Pasaia eta Lezoko bizilagunak kezkatuta daudela azaldu du Hondarribiko Bilduk. Hori dela eta, Bildu Hondarribia koalizioa eta hainbat talde ekologistako kide joan den igandean, lanak egiten ari diren eremura hurbildu ziren.
Artean bi ingeniari joan ziren, eta obrak ikusita lanak berehala eten behar zirela adierazi zuten, proiektuak Jaizkibelgo ekosisteman izango duen eraginen azterketa sakona egiteko. Proiektuaren helburua, akuiferoen sorburuko ura ponpatzea da, berez gaur egun arte irizpide zuzen batekin erabiltzen ari zen sistema baztertuz, alegia ura itsasoratu baina metro batzuk lehenago bakarrik ponpatzekoa.
Azalpenak eskatzen dituzte
Ibilaldian ondorengoek parte hartu zuten: Jaizkibel bizirik, Eguzki Irun, Ekologistak martxan, Bildu Hondarribiko ekologista militanteak, eta Berlineko Junge Welt egunkariko Euskal Herriko berriemailea. Adierazi zutenaren arabera, beharrezkoa ikusten dute agintariek Natura Sarea 2000ren partaidea den eremuan egiten ari diren lan horien gaineko gutxieneko azalpenak ematea.
Horrela azaldutako zalantzetako bat Jaizkibelgo iparraldeko hegiko lur azpian pilatuta dagoen ura ustiatzeko behar larria ote dagoen da, kontuan izanda Txingudiko Zerbitzuen arabera azken urteetan ur kontsumoak beheraldi arina izan duela, biztanleria handitu arren, besteak beste hornidura sarea hobetu delako eta uraren erabilera arduratsuari buruz herria jakitunago delako.
Horrela, Bildu Hondarribiak gaian interesa dutenentzako batzarra antolatu du bihar arratsalderako, Hondarribiko Zuloaga etxean, 19:30ean.



