Bihar arratsaldean hasiko dira Karmengo Jaiak Trintxerpen
Plakak eta garaikurrak banatu eta gero, 20:00etan ohiko txupina botako dute alkateordetzatik Lau egun iraungo dituen Karmengo Jaiak hasiko dira bihar arratsaldean Trintxerpen. Azken egunetan giroa berotzeko hainbat ekitaldi izan dira, baina benetako festa bihar hasiko da. Jaiei hasiera ofiziala eman aurretik, haurrentzako askaria eta jolasak eta erraldoi eta buruhandiak izango dira. Gero, plakak eta garaikurrak banatuko dituzte eta horren ondoren txupina botako dute alkateordetzatik. Aurtengo alkate gizon-andreak Joaquin Martinez Vidal eta Mari Carmen Maneiro Rodriguez izango dira, horiek botako dute txupina. Emakumeen danborradak 25 urte Aurten emakumeen danborradak 25 urte bete ditu. Festen azken egunean aterako dira kalera, igandean. Trintxerpen damak eta misterrak ateratzen dira eta aurten 25 urte hauetan mister izandakoak izango dira misterrak, hau da, 80 mister. Danborradaren ondoren frontoian afaria egingo dute. Egitaraua Bihar 16:00etan. Haurrentzako askaria eta jolasak Azkueneko pistan. 17:30ean. Erraldoiak eta buruhandiak aterako dira Azkueneko pistatik. 19:00etan. Jaiei hasiera emango diete alkateordetzan. Plakak eta garaikurrak emango dizkiete jaietako alkateei, danborradetako damei eta misterrei eta nabarmendu diren trintxerpetarrei. Horrez gain, musika banda barrutiko kaleetan ibiliko da. 19:30ean. Karmengo Amaren Hirurrena Karmengo Amaren elizan. 20:00etan. Txupinazoa, ikurriña igotzea, kanpai iraulketa eta herriko presoen aldeko kartelada, alkateordetzan. 20:00etan. Danborrada tradizionala alkateordetzatik. Etzi 11:00etan. Haurrentzako herri jolasak [...]
Plakak eta garaikurrak banatu eta gero, 20:00etan ohiko txupina botako dute alkateordetzatik
Lau egun iraungo dituen Karmengo Jaiak hasiko dira bihar arratsaldean Trintxerpen. Azken egunetan giroa berotzeko hainbat ekitaldi izan dira, baina benetako festa bihar hasiko da. Jaiei hasiera ofiziala eman aurretik, haurrentzako askaria eta jolasak eta erraldoi eta buruhandiak izango dira. Gero, plakak eta garaikurrak banatuko dituzte eta horren ondoren txupina botako dute alkateordetzatik. Aurtengo alkate gizon-andreak Joaquin Martinez Vidal eta Mari Carmen Maneiro Rodriguez izango dira, horiek botako dute txupina.
Emakumeen danborradak
25 urte
Aurten emakumeen danborradak 25 urte bete ditu. Festen azken egunean aterako dira kalera, igandean. Trintxerpen damak eta misterrak ateratzen dira eta aurten 25 urte hauetan mister izandakoak izango dira misterrak, hau da, 80 mister. Danborradaren ondoren frontoian afaria egingo dute.
Egitaraua
Bihar
16:00etan. Haurrentzako askaria eta jolasak Azkueneko pistan.
17:30ean. Erraldoiak eta buruhandiak aterako dira Azkueneko pistatik.
19:00etan. Jaiei hasiera emango diete alkateordetzan. Plakak eta garaikurrak emango dizkiete jaietako alkateei, danborradetako damei eta misterrei eta nabarmendu diren trintxerpetarrei. Horrez gain, musika banda barrutiko kaleetan ibiliko da.
19:30ean. Karmengo Amaren Hirurrena Karmengo Amaren elizan.
20:00etan. Txupinazoa, ikurriña igotzea, kanpai iraulketa eta herriko presoen aldeko kartelada, alkateordetzan.
20:00etan. Danborrada tradizionala alkateordetzatik.
Etzi
11:00etan. Haurrentzako herri jolasak Serafin Esnaola plazan. Euria egiten badu Bovedan egingo dituzte.
12:30ean. Haurrentzako Mendiko altxorra antzerkia, Serafin Esnaola plazan.
14:30ean. Senidetasun bazkaria, Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteak antolatua. Oialume jatetxean egingo dute, Urnietan.
17:00etan. Eskola arteko hockey txapelketa, Andonaegiko futbol zelaian.
17:30ean. Haurrentzako tailerrak Azkueneko parkean.
18:30ean. Hockeya, Felix del Estal eta Fernando Dominguezen oroimenez. Andonaegiko futbol zelaian.
19:00etan. Tango argentinarraren erakustaldia, Agata elkartearen eskutik. Gudari plazan.
19:00etan. Erromeria eta euskal dantzak, Serafin Esnaola plazan.
19:30ean. Karmengo Amaren Hirurrena, Karmengo Amaren elizan.
20:00etan. Jose Maria Elgezabalen oroimenezko 15. areto futbol txapelketako final-erdiak, Azkueneko pistan.
21:00etan. Familia danborrada Serafin Esnaola plazatik hasita.
22:00etan. Afaria, sagardotegiko menua pilotalekuan.
23:00etan. Kontzertua Casual Blues taldearekin, Serafin Esnaola plazan.
00:00etan. Gazte Jai Nemux Professional Music, Azkuenen.
00:00etan. Disko festa Euskadi Gazteko Oihan Vegarekin, Gudari plazan.


