Baskoien eta erromatarren musikaren gaineko jardunaldiak egingo dituzte
Herri Musikaren Txokoak eta Oiasso museoak elkarlanean, Erromatarren eta baskoi haien musikaren inguruan izeneko jardunaldiak egingo dituzte Oiartzunen zein Irunen. Larunbatean Oiartzunen egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, Herri Musikaren Txokoan...
Herri Musikaren Txokoak eta Oiasso museoak elkarlanean, Erromatarren eta baskoi haien musikaren inguruan izeneko jardunaldiak egingo dituzte Oiartzunen zein Irunen.
Larunbatean Oiartzunen egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, Herri Musikaren Txokoan tailerrak egingo dituzte eta, ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, Arditurrin, kontzertua eskainiko dute euskaldunek zein italiarrek, eta ondoren afaria egingo dute (18 euro balio ditu).
Egitaraua
Uztailak 15
- 10:00etan. Aurkezpen ekitaldia Oiasso Museoan, Mertxe Urteagaren eskutik.
- Jarraian. Mintegia: Daniel Garcia (Iberiar penintsula iparraldean ustez erabiltzen ziren instrumentuez ariko da); Ludi Scaenici taldea: Daniele Ercoli, gaetano Delfini, Roberto Stanco, Cristina Majnero (erromatar garaiko musika jorratuko dute) eta Juan Mari Beltran (garai hartako balizko melodiez hitz egingo du).
- 14:00etan. Bazkaria.
- 16:00etan. Mahai ingurua. Moderatzailea: Juan Mari Beltran.
Uztailak 16 (Oiartzunen)
- 11:00etan. Erromatarren garaiko instrumentuen tailerra, Herri Musikaren Txokoan.
- 14:30ean. Bazkaria.
- 20:00etan. Kontzertua Arditurrin. Oiassoko baskoiak: Ander Barrenetxea Aitor Beltran, Aitor Gabilondo eta Juan Mari Beltran. Garai hartako soinuak aurkeztuko dituzte: irrintziak, adarrak, txalaparta, xirula-ttunttuna… Ludi Scaenici Erromako taldeak ere soinu erromatarrekin kontzertua eskainiko du.
- 22:00etan. Herri afaria eta jaialdia.

