Atzeratu egin dute Gazte Foruaren irteera
Atzo egin behar zuten Arcachongo ur parkera (Okzitania) irteera Gazte Foruko kideek, baina bertan behera utzi zuten. Hala, data berria zehaztu dute: hilaren 27a. Joan nahi dutenek 20 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korrontean 30...
Atzo egin behar zuten Arcachongo ur parkera (Okzitania) irteera Gazte Foruko kideek, baina bertan behera utzi zuten. Hala, data berria zehaztu dute: hilaren 27a. Joan nahi dutenek 20 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korrontean 3035 0126 62 1261047401, hilaren 22a baino lehen eta ziurtagiria Gazte Informazio Bulegora eraman. 27an 08:00etan aterako dira ikastolatik eta 21:00etan bueltatu.

