Juan Joxe Lizasok irabazi du Euskadiko Sega Txapelketa
Juan Joxe Lizasok irabazi du bigarrengoz Euskadiko Sega Txapelketa. 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta atzo jantzi zuen bigarrengo txapela, Oiartzungo Pikoketan. Lau segalari sailkatuta zeuden igandeko finalerako: Arkaitz Arteaga, Jon Kanflanka, Juan Joxe Lizaso eta Mikel Alkorta. Segalari bakoitzak 1.300 metro koadro izan zituen prest ebakitzeko, zazpi sailetan banatuta, eta 250 ikusle bertaratu ziren saioa zuzenean ikustera. Segaz ulertzen dutenek nabarmendu dutenez, aski belar egokia aurkitu zuten segalariek, eta zola ere aipatzeko modua. Ordu beteko lana egin beharizan zuten lehian aritu ziren lau segalariek, eta txukuntasuna ere aintzat hartu zuten epaileek. Hala, Lizaso txapeldunak eta Arteagak bina txartel gorri jaso zituzten; beraz, segalari bakoitzari 40 kilo kendu zizkioten. Iaz bezala, Jon Kanflanka izan zen txapeldunordea, Lizaso txapeldunak baino 306 kilo gutxiago ebakita. Hirugarrena Mikel Alkorta izan zen eta laugarrena Arkaitz Arteaga. Hiru txapela aurten Urte polita du aurtengoa Lizasok. Izan ere, aurtengo hirugarren txapela jantzi zuen herenegun: Gipuzkoako Txapelketa ohiko erakoa eta azkartasunekoa, eta Euskadikoa. Sailkapena Juan Joxe Lizaso. 5.451 kilo (40 kiloko zigorra). Jon Kanflanka. 5.145 kilo (ez zuen zigorrik jaso). Mikel Alkorta. 4.837,5 kilo (ez zuen zigorrik jaso) Arkaitz Arteaga. 4.271,5 kilo (40 kiloko zigorra).
Juan Joxe Lizasok irabazi du bigarrengoz Euskadiko Sega Txapelketa. 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta atzo jantzi zuen bigarrengo txapela, Oiartzungo Pikoketan.
Lau segalari sailkatuta zeuden igandeko finalerako: Arkaitz Arteaga, Jon Kanflanka, Juan Joxe Lizaso eta Mikel Alkorta.
Segalari bakoitzak 1.300 metro koadro izan zituen prest ebakitzeko, zazpi sailetan banatuta, eta 250 ikusle bertaratu ziren saioa zuzenean ikustera.
Segaz ulertzen dutenek nabarmendu dutenez, aski belar egokia aurkitu zuten segalariek, eta zola ere aipatzeko modua.
Ordu beteko lana egin beharizan zuten lehian aritu ziren lau segalariek, eta txukuntasuna ere aintzat hartu zuten epaileek. Hala, Lizaso txapeldunak eta Arteagak bina txartel gorri jaso zituzten; beraz, segalari bakoitzari 40 kilo kendu zizkioten.
Iaz bezala, Jon Kanflanka izan zen txapeldunordea, Lizaso txapeldunak baino 306 kilo gutxiago ebakita. Hirugarrena Mikel Alkorta izan zen eta laugarrena Arkaitz Arteaga.
Hiru txapela aurten
Urte polita du aurtengoa Lizasok. Izan ere, aurtengo hirugarren txapela jantzi zuen herenegun: Gipuzkoako Txapelketa ohiko erakoa eta azkartasunekoa, eta Euskadikoa.
Sailkapena
- Juan Joxe Lizaso. 5.451 kilo (40 kiloko zigorra).
- Jon Kanflanka. 5.145 kilo (ez zuen zigorrik jaso).
- Mikel Alkorta. 4.837,5 kilo (ez zuen zigorrik jaso)
- Arkaitz Arteaga. 4.271,5 kilo (40 kiloko zigorra).