Gaztetxearen Aldeko Eguna antolatu du Lezoko Marasmak. Etzidamu izango da Lezon gaztetxea behar dela aldarrikatzeko ospakizuna. Hainbat jarduera antolatu dituzte ostiralerako. Egun osoko ekimena izan beharrean, eguerdi partean hasiko dira ekitaldiekin....
Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulari irundarrak Frantziako Tourra utzi zuen atzo. BERRIAko kolaboratzailea da Garate, eta atzoko kronikan aitortzen zuenez, asteazkeneko erorikoak oinaze handia utzi dio, eta irteeran egon nahi zuen arren, ezin i...
Ikasturteko hirugarren irteera luzea antolatu du Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak Herrerako Mendi Zaleak Taldearekin. Europako Mendietako hainbat gailur egingo dituzte, Erdialdeko Mendigunean zehar egingo duten zeharkaldia baliatuta. Hilaren 23an...
«Parte hartze handia eta giro paregabea». Hitz horiek erabili dituzte Gaztelekuko arduradunek ikasturtearen balantzea egiterakoan. Pozik daude arduradunak zerbitzua azken urtetan izaten ari den bilakaerarekin. Esan dutenez, bai Donibanen, bai Trintxerpen eta San Pedron, zerbitzuak oso harrera ona izan du gazteen artean. Esan dutenez, 75 gaztek parte hartzen dute bi gaztelekuetan. Zerbitzuaren eskaintzak, ordea, badu oraindik hutsunerik, Antxon ez baitago gaurdaino Gaztelekurik. «Oraindik ezin diogu Antxon dagoen eskaerari erantzunik eman. Antxon Gaztelekua irekiz gero, udalerriko Gaztelekuen sarea osatuko genuke, ludoteken sarearen antzera», esan dute arduradunek. Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Gaztelekuak, baita, ludotekak ere, Gazteria Departamentuaren koordinatuta. Ikasturte bukaerako jarduerak Azken asteetan ikasturte bukaera ospatzeko jarduerak egin dituzte Gaztelekuetan. San Pedro eta Trintxerpeko gazteak Gorlizeko kanpinean izan dira, eta Donibanekoak, berriz, Zumaian. Tolosako Kart zirkuituan izan dira baita ere sanjuandarrak, eta larunbatean askariak egin zituzten bi gaztelekuetan.
Hil hasieratik izena eman daiteke datorren denboraldiko kirol ikastaroetan. Urrian hasiko dira Fanderiako zein Galtzarabordako udal kiroldegietan ikastaro horiek. Ohiko jarduerez gain, berriak ere izango dira helduentzat: spinning+ tono, body balance (...
Iaz bezala, aurten ere zientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, Arritxulo aterpetxean. Dagoeneko iritsi dira lehenengo txandakoak eta baita joan ere: 50 gaztetxo izan dira, 1998-1999 urteetan jaiotakoak. Pasa den astelehenean iritsi ziren, eta atzo arte egongo ziren bertan. Bigarren txandakoak gaur iritsi dira, eta Arritxulon egongo dira hilaren 17a arte. Adin bereko beste 50 gaztetxo dira. Aurrekoek bezala, horiek ere hainbat ekintza egingo dituzte, zientziarekin lotutakoak: Arditurrira bisita; entomologoarekin eskolak; zientzia tailerrak… Hirugarren txandakoak ere 50 izango dira datorren astean, 1996-1997 urteetan jaioak. 18tik 24ra egongo dira Arritxulon. Jakin-mina eta irudimena Gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea da udalekuen helburu nagusienetako bat. Elhuyar Fundazioak urte asko darama gazteen artean zientzia era atseginean zabaltzen, eta 2011ko udan Zientzia Udalekuak jarri ditu martxan bigarren urtez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin. Udalekuaren ardatza da aisialdia eta zientzia-ekintzak eta tailerrak uztartzea, baina proiektuaren helburu zuzenak honako hauek dira. Batetik, 12-16 urte bitarteko gazteei aisialdiko udalekuen eskaintza egitea. Bestetik, gazte horiei zientzia modu erakargarri eta ulergarrian gerturatzea. Gero, gazteengan zientziarekiko jakin-mina eta irudimena piztea eta sustatzea, eta azkenik, aisialdia eta zientzia uztartzea. Horrez gain, beste hiru helburu dituzte udalekuek: ongi pasatzea eta bizikidetza lantzea; zientziaz gozatzea eta [...]
Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan, Frantziako Tourra aztertzen jarraitzen dute. Aste honetan ere bi saio egingo dituzte. Lehenengoa bihar izango da, eta bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez esatariak. Iñaki Etxeberria Alberto Contadorren eta...
Eduardo Blanco jockey oiartzuarrak Donostiako Nazioarteko Hipika Lehiaketan parte hartu zuen pasa den asteburuan. Inaugurazio proban, DV Trofeoan, lehenengo postua irabazi zuen, 22,62 segundoko denborarekin, eta faltarik gabe, Paprika Gesmeray zaldiaren gainean. Gonzalo Busca jockey-ak ere denbora bera egin zuen, beraz, postua bientzako izan zen. Larunbatean eta igandean hainbat proba jokatu zituen Eduardo Blancok, eta hurrengo postu onena Gipuzkoa Kirolak Trofeoa izeneko proban lortu zuen. Laugarrena izan zen, 43,48 segundoko denborarekin. Gainontzeko proba guztietan zortzigarren postutik atzera ibili zen.
Juan Joxe Lizasok irabazi du bigarrengoz Euskadiko Sega Txapelketa. 2009an irabazi zuen lehenengoz, eta atzo jantzi zuen bigarrengo txapela, Oiartzungo Pikoketan. Lau segalari sailkatuta zeuden igandeko finalerako: Arkaitz Arteaga, Jon Kanflanka, Juan Joxe Lizaso eta Mikel Alkorta. Segalari bakoitzak 1.300 metro koadro izan zituen prest ebakitzeko, zazpi sailetan banatuta, eta 250 ikusle bertaratu ziren saioa zuzenean ikustera. Segaz ulertzen dutenek nabarmendu dutenez, aski belar egokia aurkitu zuten segalariek, eta zola ere aipatzeko modua. Ordu beteko lana egin beharizan zuten lehian aritu ziren lau segalariek, eta txukuntasuna ere aintzat hartu zuten epaileek. Hala, Lizaso txapeldunak eta Arteagak bina txartel gorri jaso zituzten; beraz, segalari bakoitzari 40 kilo kendu zizkioten. Iaz bezala, Jon Kanflanka izan zen txapeldunordea, Lizaso txapeldunak baino 306 kilo gutxiago ebakita. Hirugarrena Mikel Alkorta izan zen eta laugarrena Arkaitz Arteaga. Hiru txapela aurten Urte polita du aurtengoa Lizasok. Izan ere, aurtengo hirugarren txapela jantzi zuen herenegun: Gipuzkoako Txapelketa ohiko erakoa eta azkartasunekoa, eta Euskadikoa. Sailkapena Juan Joxe Lizaso. 5.451 kilo (40 kiloko zigorra). Jon Kanflanka. 5.145 kilo (ez zuen zigorrik jaso). Mikel Alkorta. 4.837,5 kilo (ez zuen zigorrik jaso) Arkaitz Arteaga. 4.271,5 kilo (40 kiloko zigorra).
2008. urtean Hondarribiko Setio Handiaren 370. urteurrena bete zen, eta liburu askotan aipatutako gertakaria izan arren, setioaren nondik norakoak eta eragin zituen ondorio historiko funtsezkoak ez ditu ez historiografia espainiarrak ezta frantziarrak ere aintzat hartzen. Gauzak horrela, Hondarribiko Udalak Setio Handiaren nondik norakoak ezagutzera emateko ikerketa eta gizarteratze programa bat antolatu zuen. Burututako ekintzetako bat setioari buruzko hitzaldi zikloa da, eta orain Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalak monografiko moduan, hitzaldiak bildu eta argitara eman du. 1638 Hondarribiko Setio Handia liburuan, guztira bost adituren lanak bildu dituzte, historiako gertakariari buruzko berrikuspen orokorra ematen dutenak: Alvaro Aragon Ruanoren Vervins-etik Pirinioetako Bakea arte: balidoen aroa Espainian eta Frantzian, Cesar Fernadez Antuñaren Las fortificaciones de Hondarribia ante el sitio de 1638, Juan Ramon Guevararen Hondarribia 1638: el bloqueo naval, Carlos Rilova Jericoren Un día en la vida cotidiana del siglo XVII, Iñaki Garrido Yerobiren El Asedio, datos de un relato periodístico del hecho eta Carlos Rilova Jericoren bigarren hitzaldi bat El Gran Asedio. Unas consecuencias de larga duración. Hitzaldi zikloari hasiera Liburua Arma Plazako interpretazio zentruan eta liburudendatan erosi ahal izango da 14 eurotan. Gainera, ostegunean 19:30ean Nautiko elkartean, azaro bitarte izango den hitzaldi zikloari hasiera emango diote, Xabier Alberdi, historian doktorearen balearen arrantzari buruzko [...]
Gaixoa ni abestuz agurtu zituzten sanferminak Antxon, herenegun gauerdian. Nekez, baina penaz, etxeetako balkoietatik botatzen zituzten ur zorrotadei ihesi ospatu zuten antxotarrek jaien bukaera. Sanferminetako asteburua oso jendetsua izan da. Inguruko herrietako jende asko bildu da festetara. Ostiraleko gaueko kontzertua ehunka gazte erakarri zituen. Larunbatean baia arratsaldez, baita ere gauez, lepo izan ziren barrutiko kaleak, eta igandean azken minutura arte aprobetxatu zituzten jai ekimenak antxotarrek. Eguerdian haurrek eta gurasoek, denek pasatu zuten primeran Txabol Sotoan. Bandak urteetan bere zuzendari izandako Ramon Rodriguez ‘Puccini’-ri omenaldi hunkigarria eskaini zion, Bandaren betiko zale fidelak zumardian zirela. Konpartsen desfileak ere bisitarien arreta bereganatu zuen, eta bertsozaleek, luxuzko saioaz gozatzeko aukera izan zuten Azokan, Sustrai Kolina, Igor Elorza, Unai Iturriaga eta Iker Zubeldiarekin.