Ikasturtearen «balantze ezin hobea» egin dute Gaztelekuetan
«Parte hartze handia eta giro paregabea». Hitz horiek erabili dituzte Gaztelekuko arduradunek ikasturtearen balantzea egiterakoan. Pozik daude arduradunak zerbitzua azken urtetan izaten ari den bilakaerarekin. Esan dutenez, bai Donibanen, bai Trintxerpen eta San Pedron, zerbitzuak oso harrera ona izan du gazteen artean. Esan dutenez, 75 gaztek parte hartzen dute bi gaztelekuetan. Zerbitzuaren eskaintzak, ordea, badu oraindik hutsunerik, Antxon ez baitago gaurdaino Gaztelekurik. «Oraindik ezin diogu Antxon dagoen eskaerari erantzunik eman. Antxon Gaztelekua irekiz gero, udalerriko Gaztelekuen sarea osatuko genuke, ludoteken sarearen antzera», esan dute arduradunek. Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Gaztelekuak, baita, ludotekak ere, Gazteria Departamentuaren koordinatuta. Ikasturte bukaerako jarduerak Azken asteetan ikasturte bukaera ospatzeko jarduerak egin dituzte Gaztelekuetan. San Pedro eta Trintxerpeko gazteak Gorlizeko kanpinean izan dira, eta Donibanekoak, berriz, Zumaian. Tolosako Kart zirkuituan izan dira baita ere sanjuandarrak, eta larunbatean askariak egin zituzten bi gaztelekuetan.
«Parte hartze handia eta giro paregabea». Hitz horiek erabili dituzte Gaztelekuko arduradunek ikasturtearen balantzea egiterakoan. Pozik daude arduradunak zerbitzua azken urtetan izaten ari den bilakaerarekin. Esan dutenez, bai Donibanen, bai Trintxerpen eta San Pedron, zerbitzuak oso harrera ona izan du gazteen artean. Esan dutenez, 75 gaztek parte hartzen dute bi gaztelekuetan. Zerbitzuaren eskaintzak, ordea, badu oraindik hutsunerik, Antxon ez baitago gaurdaino Gaztelekurik. «Oraindik ezin diogu Antxon dagoen eskaerari erantzunik eman. Antxon Gaztelekua irekiz gero, udalerriko Gaztelekuen sarea osatuko genuke, ludoteken sarearen antzera», esan dute arduradunek. Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen ditu Gaztelekuak, baita, ludotekak ere, Gazteria Departamentuaren koordinatuta.
Ikasturte bukaerako
jarduerak
Azken asteetan ikasturte bukaera ospatzeko jarduerak egin dituzte Gaztelekuetan. San Pedro eta Trintxerpeko gazteak Gorlizeko kanpinean izan dira, eta Donibanekoak, berriz, Zumaian. Tolosako Kart zirkuituan izan dira baita ere sanjuandarrak, eta larunbatean askariak egin zituzten bi gaztelekuetan.