Europako Mendietara, Itsastarrak Mendi Taldearekin
Ikasturteko hirugarren irteera luzea antolatu du Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak Herrerako Mendi Zaleak Taldearekin. Europako Mendietako hainbat gailur egingo dituzte, Erdialdeko Mendigunean zehar egingo duten zeharkaldia baliatuta. Hilaren 23an...
Ikasturteko hirugarren irteera luzea antolatu du Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak Herrerako Mendi Zaleak Taldearekin. Europako Mendietako hainbat gailur egingo dituzte, Erdialdeko Mendigunean zehar egingo duten zeharkaldia baliatuta. Hilaren 23an irtengo dira Trintxerpetik. Cangas de Onis eta Covandongan egingo dituzte lehen geldialdiak, eta handik lakuetara igoko dira. Vegaredondako aterpetxean hartuko dute ostatu, eta handik Mirador de Ordiales (1.410m) eta Cotalba (2.026m) mendiak egingo dituzte. Igandean, aterpe beretik irtenda Torre de Santa Maria igoko dute (2.476m). Hilaren 25ean Encinako lakutik jaitsita hartuko dute etxerako bidea eta nahi dutenek Cantu mendia igotzea izango dute.Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 60 55 eta 943 39 60 29.