1638ko Setio Handiaren hitzaldi zikloarekin liburua argitaratu dute
2008. urtean Hondarribiko Setio Handiaren 370. urteurrena bete zen, eta liburu askotan aipatutako gertakaria izan arren, setioaren nondik norakoak eta eragin zituen ondorio historiko funtsezkoak ez ditu ez historiografia espainiarrak ezta frantziarrak ere aintzat hartzen. Gauzak horrela, Hondarribiko Udalak Setio Handiaren nondik norakoak ezagutzera emateko ikerketa eta gizarteratze programa bat antolatu zuen. Burututako ekintzetako bat setioari buruzko hitzaldi zikloa da, eta orain Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalak monografiko moduan, hitzaldiak bildu eta argitara eman du. 1638 Hondarribiko Setio Handia liburuan, guztira bost adituren lanak bildu dituzte, historiako gertakariari buruzko berrikuspen orokorra ematen dutenak: Alvaro Aragon Ruanoren Vervins-etik Pirinioetako Bakea arte: balidoen aroa Espainian eta Frantzian, Cesar Fernadez Antuñaren Las fortificaciones de Hondarribia ante el sitio de 1638, Juan Ramon Guevararen Hondarribia 1638: el bloqueo naval, Carlos Rilova Jericoren Un día en la vida cotidiana del siglo XVII, Iñaki Garrido Yerobiren El Asedio, datos de un relato periodístico del hecho eta Carlos Rilova Jericoren bigarren hitzaldi bat El Gran Asedio. Unas consecuencias de larga duración. Hitzaldi zikloari hasiera Liburua Arma Plazako interpretazio zentruan eta liburudendatan erosi ahal izango da 14 eurotan. Gainera, ostegunean 19:30ean Nautiko elkartean, azaro bitarte izango den hitzaldi zikloari hasiera emango diote, Xabier Alberdi, historian doktorearen balearen arrantzari buruzko [...]
2008. urtean Hondarribiko Setio Handiaren 370. urteurrena bete zen, eta liburu askotan aipatutako gertakaria izan arren, setioaren nondik norakoak eta eragin zituen ondorio historiko funtsezkoak ez ditu ez historiografia espainiarrak ezta frantziarrak ere aintzat hartzen.
Gauzak horrela, Hondarribiko Udalak Setio Handiaren nondik norakoak ezagutzera emateko ikerketa eta gizarteratze programa bat antolatu zuen. Burututako ekintzetako bat setioari buruzko hitzaldi zikloa da, eta orain Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitalak monografiko moduan, hitzaldiak bildu eta argitara eman du.
1638 Hondarribiko Setio Handia liburuan, guztira bost adituren lanak bildu dituzte, historiako gertakariari buruzko berrikuspen orokorra ematen dutenak: Alvaro Aragon Ruanoren Vervins-etik Pirinioetako Bakea arte: balidoen aroa Espainian eta Frantzian, Cesar Fernadez Antuñaren Las fortificaciones de Hondarribia ante el sitio de 1638, Juan Ramon Guevararen Hondarribia 1638: el bloqueo naval, Carlos Rilova Jericoren Un día en la vida cotidiana del siglo XVII, Iñaki Garrido Yerobiren El Asedio, datos de un relato periodístico del hecho eta Carlos Rilova Jericoren bigarren hitzaldi bat El Gran Asedio. Unas consecuencias de larga duración.
Hitzaldi zikloari hasiera
Liburua Arma Plazako interpretazio zentruan eta liburudendatan erosi ahal izango da 14 eurotan. Gainera, ostegunean 19:30ean Nautiko elkartean, azaro bitarte izango den hitzaldi zikloari hasiera emango diote, Xabier Alberdi, historian doktorearen balearen arrantzari buruzko hitzaldiarekin, eta liburua bertan ere aurkeztuko dute.