San Pantaleon egunerako sardinak eskatu nahi duten koadrilek udaletxera jo behar dute
santioak 2011
Hilaren 24ra arteko epea dute Donibaneko koadrilek udaletxean San Pantaleon Egunerako sardinak eskatzeko. Udaletxean bete behar duten instantzian, koadrilek, beren izena eta kalean izango duten kokapen zehatza adierazi behar dute. Hilaren 24an bertan egingo dute zozketa, sardinak banatzeko ardura izango duten bi koadrilak aukeratzeko. Koadrila horretako bakoitzak arduradun bana izendatu beharko du gerora. Izena ematen ez duten koadrilei ez diete sardinarik emango.

