20:30ean, Gure Zumardian. Ordu horretan hasiko da aurtengo sanferminetan jende gehien bilduko dun kontzertua. Lau taldek joko dute, Rude, Hesian, Betagarri eta Banda Bassoti. Rock kontzertua ez da gaurko eskaintza bakarra. Gaua ekitaldiz beteta heldu da. Helduen danborrada irtengo da 00:00etan eta 01:00etan Larrain dantzara bildu ahalko da hala nahi duen orok. Azona berriz, DJ Beñat Gantxegik dantzan jarriko ditu guztiak ordu txikiak arte, eta Gaztetxean, Sacco, Uroburu, Gamora eta Muturbeltz taldeek joko dute. sanferminetako egitaraua 2011
Jai Batzordea astelehenean bilduko da, hilak 11, 19:00etan. Bilkura horretan erabakiko dute zein izango den aurtengo santioetako jai egitarauaren azala, eta interesdunei deia luzatu diete, proposamenak aurkez ditzaten. Bilera egin arteko epea dago lana...
Musika bandak cda atera du zentenarioa eta dianarekin, gainera aranda de duero /burgos, espainia) musika banden lehiaketan parte hartuko du.
Emakumeen danborradako afarirako deialdia
Azken urteetan, Gazte Foruak antolatuta, Xanistebanetako Futbito Txapelketa helduentzako ez ezik, gazteagoentzako ere izaten da. Hala, atzo hasi ziren lehenengo partidak jokatzen. Hona emaitzak: Futbol Pandi-Fiat Taldea: 6-0. The Best-Txuri Urdin: 6-0...
Uztailaren 18an bukatuko da Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleko lanen bigarren faseko lehiaketara aurkezteko epea. Aurrekontua 3.097.000 eurokoa da eta eraikitzeko epea 9 hilabetetakoa. Proiektuari dagokionez, “zenbait puntutan sareak berritzera...
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Elkarrizketaren tartea. 12:10ean: Eltze tartin. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyuan (errepikapena). 20:00etan: Albiste...