Emakumeen danborradako afarirako txartelak erosteko azken egunak
Emakumeen danborradako afarirako deialdia
Asteartean jasoko dituzte tabernetatik emakumeen danborradako antolatzaileek antolatu duten afarirako txartelak. Trintxerpeko emakumeen danborradak XV. aldia du aurten eta urteurrena ospatu nahi dute afarian. Hilaren 17an izango da afaria, karmenetako egitarauaren barruan. Afarirako txartelak ondoko taberna hauetan eros daitezke: Erdibana, Milhiru, O’Fardel, Paulaner, Avenida, Busturia, Amistad, eta Juanito.

