Hilaren 15ean amaitzen da lanbide hastapenean izena emateko epea
20101-2012 ikasturtean Errenteriako Udaleko Lanbide Hastapenerako Ikastegian izena emateko azken egunak dira, hilaren 15an bukatuko baita epea. Prestakuntza zentro hori 16-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza...
20101-2012 ikasturtean Errenteriako Udaleko Lanbide Hastapenerako Ikastegian izena emateko azken egunak dira, hilaren 15an bukatuko baita epea.
Prestakuntza zentro hori 16-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, zehazki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan nahikoa maila lortu ez dutenei, prestakuntza akademiko bat izan dezaten. Zentroaren bidez, Bigarren Hezkuntzako graduatua eskuratzeko aukera daukate ikasleek, eta horren bidez, lan munduan txertatzeko aukera daukate, eta hori ezean, ikasten jarraitzeko aukera daukate Erdi Mailako Zikloetan.
Bi espezialitate
Aurtengoan bi espezialitateetan izena emateko aukera izango dute gazteek: Industria mekanizazioko langile izateko da bat, eta Fabrikazio, muntaia eta arotzeriako akabera langilea izateko da bestea. Izena emateko asmoa duenak 09:00etatik 13:00etara egin ahal izango du Alaberga auzoan dagoen zentroan (Eskola Publiko zaharretan). Telefonoz, berriz, 943 52 95 33 edo 943 51 00 67 zenbakietara deituta, faxez 943 52 95 33 zenbakian eta email bidez, ciperrenteria@terra.es helbidean.