Maiatzean baino 412 langabe gutxiago ekainean

Maiatzaren bukaeratik ekainaren azken egunera behera egin du langabeen kopuruak Oarso Bidasoan. Hala, maiatzaren 31n baino 283 pertsona gutxiago zeuden Lanbideko bulegoetan izena emanda ekainaren 30ean Bidasoan, eta 129 Oarsoaldean.
Hartara, denera, Bidasoan 5.612 (populazio aktiboaren %14,18)  pertsona zeuden lanik gabe ekainaren bukaeran, eta Oarsoaldean, berriz, 4.752 (%13,4).
Hala ere, Gipuzkoako eskualdeen artean Bidasoa da langabezia tasarik handiena duen eskualdea. Zerrenda horretan bigarrena Oarsoaldea da. Zerrendaren beste aldean, Debagoienan dute langabezia tasarik txikiena (%9,19), Urola Kostaren (%9,96) aurretik.
Gipuzkoan, orotara, 41.474 pertsona zeuden lanik gabe ekainaren bukaeran, populazio aktiboaren %11,64.

Urtebetean, gora Maiatzetik ekainerako datuak onak badira ere, iazko ekainetik izan den bilakaera kontuan hartzen bada, datuak ez dira balekoak. 2010eko ekainaren 30ean Bidasoan 5.135 langabe zeuden (%12,89) eta Oarsoaldean, berriz, 4.156 (%11,69).
Horrek esan nahi du iazko ekainetik aurtengora %9,29 igo dela langabeen kopurua Bidasoan, eta %14,34 Oarsoaldean. Hau da, 2011ko ekainean iazko garai berean baino 1073 pertsona gehiago zeuden lanik gabe Oarso Bidasoan, 596 Oarsoaldean, eta 477 Bidasoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.